Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Aste santua Barandiaran Museoan

Barandiaran Museoa egunero zabalik apirilaren 1etik 11ra 10:00etatik 14:00etara. 

Mitologia orientazio-jolasa eskainiko da bi larunbatetan 11:30etan eta bisita gidatu bereziak eskainiko dira jaiegun guztietan 11:30etan ere.

Ipuin kontaketa Herri Antzokian

Martxoaren 13an, larunbatarekin, saio berezia eskainiko da Ataungo Herri Antzokian. Ataunen Jose Migel Barandiaranek lan handia egin zuen mitologiaren transmisio soka eten ez zedin. Zehazkiro, ahozko tradizioa paperean bilduz altxorra utzi zion herriari eta horri esker, Ataungo hainbat txoko eta istorio mitologiko ezagutarazten dira urtero Jentilbaratza Kultur Elkartearen eskutik.

Kontalaria “Marimunduko” izango da, Maitane Aizpurua ataundarra, baina, ez da bakarrik etorriko… Aukera paregabea da, Jose Migel Barandiaranek jasotako kondaira mitologikoak ezagutu eta giro goxo eta magiko batean arratsaldea familian igarotzeko. Ordubete inguruko saioa izango da, arratsaldeko 17:00etan hasiko dena eta aurrez erreserba egitea nahitaezkoa izango da.

Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko: 943 18 03 35 / 688 89 50 69 / E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Mitologia orientazio-jolasa otsaileko igandeetan

Esaera zahar batek dio “izena duenak, izana du”. Jose Miguel Barandiaran beti aritu zen izena zuen guztia ikertu nahian. Horregatik Ataunen, bere jaioterria, Euskal mitologiarekin lotutako izen eta kondaira ugari aurkitu daitezke.

Abiapuntu horretatik Barandiaran Museoak mitologiarekin lotutako orientazio jolas bat eskaintzen du. Barandiaranek egin zuen bezala, pertsonaia mitologikoen urratsen atzetik San Gregorio auzoa goitik behera zeharkatzeko asmoz. Familian edo lagun artean goiz ederra pasatzeko aitzaki bikaina!

Hitzordua Barandiaran Museoan bertan izango da, otsaileko igandeetan, goizeko 11:30etan (bi orduko iraupenarekin). Amaieran errota eta zerrategia uraren bidez martxan ikusi ahal izango dira.

ARALAR. Neolitotik erromatar garaira

Igaratzako Historiaurreko altxorrak ezagutzeko ibilaldi gidatua Jose Antonio Mujikarekin. Neolitotik erromatar garaira.

Gutxi dira Gipuzkoan Aralar bezalako tokiak eta are gutxiago Igaratza bezalako bazterrak. Paisaia hunkigarriaz gainera, bisitariak aziendaren zintzarriek onduriko doinuaz goza dezake han; hitz bitan, bakea senti daitekeen txoko urri horietakoa da Igaratza, hiri-eremutik gertu, baina, era berean, oso urruti dagoen paradisu txiki bat.

2012. urtetik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko Jose Antonio Mujika irakasleak zuzenduriko ikerketa-taldeak, miaketa lanaren ondorioz Igaratzan idorotako zenbait elementutan nahiz lehendik (batez ere Barandiaranen lanari esker) ezagutzen ziren beste egitura batzuetan arkeologikoki esku hartu du, behin baino gehiagotan emaitza harrigarriak lortuz, Beaskinarte eta Aiatzio izeneko guneetan egindako aurkikuntzak lekuko.

Lehendik ezagutzen ziren altxorrak hobe ulertzen laguntzeko eta, bereziki, berriki aurkitu direnak aurkezteko, ibilaldi gidatua antolatu dugu Aralarko Parketxetik Igaratzara irailaren 30ean (igandearekin), Jose Antonio Mujikaren gidaritzapean antolatu ere.

Aurrez izena eman beharko da eta plazak mugatuak izango dira.

 

MITOALDIA 2018

Badator... hemen da... MITOALDIA 2018!

ARALARKO HERPETOFAUNAREN ATZETIK

ARALARKO NARRASTI ETA ANFIBIOAK EZAGUTZEKO IRTEERA

Aralarko Parketxeak aukera ezin hobea eskainiko du aurten ere inguruotan aurki daitezken narrasti eta anfibioak ezagutzeko, Ander Izagirre adituaren eskutik.

Ataungo Lareoko urtegiaren inguruan egingo da irteera maiatzaren 20an,  eta hitzordua Lizarrustiko Parketxean izango da, goizeko 10:00etan.

Jarduera goiz osokoa eta ibilaldia zailtasunik gabekoa izango da.

Urtegiaren inguruan narrasti eta anfibio espezie ugari bizi dira, lekua ezin aproposagoa da animalia hauentzat, ura baliabide dutela, inguruan dauden baso, harkaitz, zelai eta sastraka ugari dituzte eta babesleku Purchase Viagra gisa.

Irteera hau adin guztientzat dago pentsatuta, helduak zein haurrak, familiak zein norbanakoak. Aukera paregabea da Aralarren ditugun anfibio eta narrastiei buruz gehiago ikasteko, ikusiz ikasten baita eta ezagutuz maitatzen da eta.

Ander Izagirre gaian aditua den Elgoibartarra da eta urte asko daramatza Euskal Herriko anfibio zein narrastiei buruz ikerketak egiten. Inguruan dugun aberastasun herpetologikoa balioztatzen  erakutsiko digu eta baita bertako espezie desberdinak bereizten ere.

Zatoz Aralarko sekretuak ezagutzera!

Izena emateko (nahitaezkoa) eta informazio gehiagorako honako telefono zenbakiak daude bisitarien eskura: 943 18 03 35 / 688 89 50 69, hala nola helbide elektronikoa E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. .

Prezioa 5€-koa izango da pertsonako.

 

Aralarko Parketxe Hedatua

(Barandiaran Museoa eta Lizarrustiko Parketxea)

Aste Santua Barandiaran Museoan

Hasi al zarete Aste Santurako planak egiten? Hementxe gatoz familian egiteko proposamen eder batekin.

Txondorra piztuko dugu Lizarrustin

Txondorra piztuko dugu abenduaren 2an Lizarrustin, gure etxeko ateak zabalik dituzue!

 

I.MITOALDIA

Ipuin edo kontu fantastiko sorta ez ezik, mitologia errealitatea esplikatzen duten argibideen multzoa da. Bizimodua arautzeko balio ez duenean baizik ez da bilakatzen mitologia kontu edo ipuin fantastiko bilduma, baina, orduan ere, ematen duen informazioa aintzat hartzeko modukoa da. Izan ere, beste azalpenik ezean, gertakari naturalei aurre egiteko nahiz euren buruak lasaitzeko, mitoak herritarrei ingurunea ulertzen lagundu dien lanabesa izan dira mendeetan zehar.

Barandiaranek lan handia egin zuen mitologiaren transmisio soka eten ez zedin. Hain zuzen, ahozko tradizioa paperean bilduz altxorra utzi zion herriari eta hura gizarteratzen jarraitzeko  ekimena jarri dugu abian Jentilbaratza Kultur Elkarteak eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak, I. MITOALDIA.

Aralarko paisaia bizia

Bigarren urtez jarraian, Gipuzkoako Parketxe Sarea, Europako Kontseiluak eta Europako Batzordeak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartzera batzen da.

Horretarako, Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak ibilaldi gidatua antolatu du urriaren 7rako (larunbatarekin) Ondarreko historiaurreko aztarnak ezagutzeko. Ondarreko harantxoa Aralarko natur parkean dago, Lizarrustiko parketxetik (Ataundik) oinez joanda ordubete ingurura. Bidea erraza bezain ederra da.

Gutxi dira Euskal Herrian historiaurreko hainbeste aztarna aurkitu diren tokiak eta are gutxiago gaurdaino hain ondo gorde dituzten lekuak. Hain zuzen, ikerketa lanak ez dira oraindik bukatu eta ezin bazter daiteke oraindik aztarna gehiago topatzea.

Aralarren aurkituriko giza aztarna zaharrenak (Neandertalek egindako tresnak) Ondarren aurkitu ziren eta baita Aralarko cromlech bakanetako bat ere. Hura induskatutako Joxean Mujika adituaren eskutik entzungo ditugu azalpenak.

Irteera gidaturako abiapuntua 9:30etan izango da Lizarrustiko parketxetik. Itzulera ordua 14:30etarako aurreikusten da. Adin guztietako bisitariei dago zuzendua txangoa (12 urtetik beherakoentzat luzea gerta liteke ibilaldia). Azalpenak euskaraz emango dira. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. / 943 180 335 / 688 895 069.