Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
Barandiaran Museoa egunero zabalik apirilaren 1etik 11ra 10:00etatik 14:00etara.
Mitologia orientazio-jolasa eskainiko da bi larunbatetan 11:30etan eta bisita gidatu bereziak eskainiko dira jaiegun guztietan 11:30etan ere.
Martxoaren 13an, larunbatarekin, saio berezia eskainiko da Ataungo Herri Antzokian. Ataunen Jose Migel Barandiaranek lan handia egin zuen mitologiaren transmisio soka eten ez zedin. Zehazkiro, ahozko tradizioa paperean bilduz altxorra utzi zion herriari eta horri esker, Ataungo hainbat txoko eta istorio mitologiko ezagutarazten dira urtero Jentilbaratza Kultur Elkartearen eskutik.
Kontalaria “Marimunduko” izango da, Maitane Aizpurua ataundarra, baina, ez da bakarrik etorriko… Aukera paregabea da, Jose Migel Barandiaranek jasotako kondaira mitologikoak ezagutu eta giro goxo eta magiko batean arratsaldea familian igarotzeko. Ordubete inguruko saioa izango da, arratsaldeko 17:00etan hasiko dena eta aurrez erreserba egitea nahitaezkoa izango da.
Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko: 943 18 03 35 / 688 89 50 69 / E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Esaera zahar batek dio “izena duenak, izana du”. Jose Miguel Barandiaran beti aritu zen izena zuen guztia ikertu nahian. Horregatik Ataunen, bere jaioterria, Euskal mitologiarekin lotutako izen eta kondaira ugari aurkitu daitezke.
Abiapuntu horretatik Barandiaran Museoak mitologiarekin lotutako orientazio jolas bat eskaintzen du. Barandiaranek egin zuen bezala, pertsonaia mitologikoen urratsen atzetik San Gregorio auzoa goitik behera zeharkatzeko asmoz. Familian edo lagun artean goiz ederra pasatzeko aitzaki bikaina!
Hitzordua Barandiaran Museoan bertan izango da, otsaileko igandeetan, goizeko 11:30etan (bi orduko iraupenarekin). Amaieran errota eta zerrategia uraren bidez martxan ikusi ahal izango dira.
Urriak 1 eta 2an gazteekin egin geituen bileretatik osatutako ordutegiak, falta zaretenok ere gerturatzera animatzen zaituztegu!!
Udako jarduerak eta festak bertan behera - Haur-parkeak eta kirol-pista zabalik.
TABERNAK, JATETXEAK, ELKARTEAK - UDALAREN ERAIKINAK ITXITA - TXAKUR-KAKAK