Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Osinberdera ibilaldi gidatua

Urak sorturiko paisaia harrigarriak ezagutzeko ibilaldia

Aralar bezalako sistema karstiko batean, ura bere barrunbeetan pilatzen da. Hala ere, tarteka lur-azpitik atera eta erreka eta osin ederrak sortzen ditu. Uraren indarra erakusten duten adibide hauetako batzuk Zaldibiako Arkaka inguruan ditugu.

Uztailaren 24an, larunbatarekin, bertako altxorretako bat ezagutzeko aukera izango dugu Aralarko Parketxearen eskutik. Horretarako, Arkakako aparkalekutik hasi (errepidea amaitzen den lekutik), eta errekak eginiko bidea jarraituz Osinberdeko putzuraino iritsiko gara.

Ibilbideak bi kilometro eskas ditu (km bat joateko eta beste bat itzultzeko), zailtasunik gabekoa da  eta adin guztietara zuzenduta dago. Bertako hidrologia eta horren inguruan sorturiko kultura izango dira hizpide, abeltzaintza eta leku-izenak tartean. Gainera, amaieran bainu bat hartzeko aukera egon daiteke.

Aforoa mugatua denez, izena aurrez ematea derrigorrezkoa da.

Indarrean dauden Covid-19 osasun-prebentziorako neurriak hartuko dira.

 

INFORMAZIO GEHIAGORAKO ETA IZENA EMATEKO:

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

943180335 / 688895069

www.gipuzkoanatura.eus