Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Hegaztien askatzea lizarrustin

BERRIZ ASKE HEGAN

Arrano Etxean berreskuratutako hegaztien askapena Lizarrustiko Parketxean

Larunbat honetan, ekainak 11, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako hainbat hegazti askatuko dira Lizarrustiko Parketxean.

Zentro honetan arrazoi desberdinak direla medio zauritutako edo gaixotutako animaliak sendatzen dituzte eta hauek ahalik eta lasterren beren ingurune naturalera itzultzea da haien xedea.

Goizeko 11:00etan hasiko da saioa. Bertaratzen direnak Lizarrustiko Parketxean elkartuko dira eta 15 minutuz oinez egin ondoren, leku egoki eta eder batean askatuko dira hegaztiok, berriro ere askatasunean hegan egiteko aukera emanez.

Mikel Olano basozaina izango da askapenaren arduraduna, animaliok oso ondo ezagutzen ditu eta bere ahotik entzungo ditugu azalpen guztiak.

Familian egiteko plan ederra proposatzen du beraz Gipuzkoako Parketxe Sareak, hegaztiak gertutik ezagutu eta askatasunean mendira nola itzultzen diren ikusiz.

Jarduera doakoa izango da.

Zatozte gurekin momentu magiko hau bizitzera!

Izena emateko edota informazioa osatzeko:

 Lizarrustiko Parketxea 943 18 03 35 edota  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

Txoriak beren kantuen bidez ezagutu nahi dituzu?

Aralarko Parketxeak gure inguruko txoriak eta hauen kantuak ezagutzeko ibilaldia antolatu du datorren larunbaterako, Martxoak 12, goizeko 10:00etan. Ibilaldian gidari izango dugu Mikel Olano aditua. Mikel komunikatzaile aparta da eta hark erakutsiko digu entzumena lantzeak zenbateko garrantzia duen natura hobeto ezagutzeko.

Ibilaldia zailtasunik gabekoa izango da eta bidean gure inguruko txoriak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Mikel Olanok. Adin eta ezaguera-maila guztikoentzat dago zuzendua ibilaldi hau.

10:00etan Barandiaran Museoan 30 minutuko aurkezpena egingo da, txorien argazkiak pantaila handian ikusiz eta haien kantuak entzunez. Jarraian herri-bidetik zehar txoriak identifikatzen ahaleginduko gara haien kantuen bidez.

Prismatikoak  ekartzea gomendatzen da. Bi ordu inguruko iraupena izango du saioak.

Izena emateko eta informazio gehiagorako honako telefono zenbakia eta korreoa daude bisitarien eskura:

Aralarko Parketxea 943 18 03 35 edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Prezioa 5 eurokoa izango da pertsonako.

 Txori kantuen ibilaldia_Barandiaran Museoa

 

 

Abeltzaintza aralarren: ekartzen duena eta eskatzen duena mahai ingurua

 Gauza jakina da, ekonomia eta enpleguaren arloan ez ezik, abeltzaintzak ekarpen garrantzitsua egiten diola gizarteari, besteak beste, ingurumenaren nahiz kultur paisaien kudeaketan eta hobekuntzan.

Alabaina, etorkizuna izan dezan, gainerako ekonomia-alorrek bezala, abeltzaintzak ezinbestekoak ditu lan baldintza egokiak eta horretarako beharrezkoak diren baliabideak, azpiegiturak barne.

Horretaz guztiaz eztabaidatzeko Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak mahai-ingurua antolatu du otsailaren 19rako Ordizian.

Saioa EHUko ikerlaria eta irakaslea den Arantza Aldezabalek hasiko du, azken urteotan Aralarko larre-tokien inguruan egin dituen ikerketen emaitzak aurkeztuz.

Ondoren, mahai-ingurua izango da sektoreko sindikatuetako ordezkariekin eta gaian adituekin. Honakook dira parte-hartzaileak:

    Arantza Aldezabal (EHUko ikerlari eta irakaslea)

    Garikoitz Nazabal (EHNE)

    Xabier Iraola (ENBA)

    Javier Jauregi (abeltzainen elkarteen dinamizatzailea)

    Iñaki Gorostidi (moderatzailea) 

Mahai-ingurua otsailaren 19an ospatuko da, ostiralez, arratsaldeko 17:00etan Ordiziako Barrena Jauregian (Kultur Etxea). 

Informazioa osatzeko Barandiaran Museoarekin kontaktuak jar zaitezke, 943 18 03 35 telefonora deituta edota E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita.

 

Abeltzaintza Aralarren mahai ingurua- Barandiaran Museoa

ipuin kontaketa

ipuin kontaketa

Euskal Herriko Mendiko Gazta. Dastaketa Barandiaran Museoan