Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
Kaixo!
Asteburu honetan Herri Antzokian Haurren saioan ‘Batman Lego’, euskaraz, Gothamen Jokerrari aurre egiteko bere kideekin elkarlanean. Helduen saioan ‘Murieron por encima de sus posibilidades’ komedia satirikoa, krisi ekonomikoaren ondorioz euren bizitza suntsiturik aurkitzen duen hiritar talde baten plan eroa jarraituz.
Gustoko izango dituzuelakoan,
Ondo pasa asteburua!
Maiatzak 15, asteazkena
11:00etan azoka irekiera.
- Bertan herriko gazta dastatze eta barazki, ziza, landare… erakusketa izango da. Nahi duen orori postua jartzeko eskatzen zaio.
14:00etan bazkaria Pelotazale elkartean.
(Menua: Haragi zopa, pikatxa, arkumea, postrea eta kafea lagungarriekin. Bazkarirako izena eman behar da Udaletxean maiatzak 10 eguerdia baino lehen. 943 180011. Salneurria 25€)
Santi eta Katxo trikitilariak ere bertan izango dira.
HERRITARREN ERAKUSKETA
Herritarrak animatu nahi ditugu beraien urteko produktuak erakustera.
- Produktuak norberarenak eta herriko lurretan haziak izatea nahiko genuke.
-Barazki postua jartzen dutenek izango dute diru-laguntza eta bazkarirako txartela. Gazta, ziza eta gainontzeko postua jartzen dutenei ere bazkari-txartela emango zaie.
-Gazta aurkeztuko dutenek Miel Mari mendi zinegotziarekin jarri beharko dira harremanetan 669623477 telefonoan.
-Postua jarri nahi duenak izena eman beharko du udaletxean maiatzaren 10 eguerdia baino lehen.
BASERRIA ATAUNEN LEHEN ETA ORAIN ERAKUSKETA
Maiatzaren 15ean, Joan Arin Dorronsororen lanetan oinarritutako argazki erakusketa izango da San Gregorioko Zelai frontoian. Erakusketa hau Haitzarri, Murkondo eta Atauniker kultur elkarteek Arin familiarekin batera antolatutakoa da.
Maiatzak 3, 5 eta 6an, emanaldi hauek izango ditugu:
Haurren saioan ‘Los niños de Timpelbach’, haurren bihurrikeriei erantzunez, guraso guztiek herritik martxa egingo dute egun baterako, haurrek kudeatuz herrixka. Helduen saioan, berriz, ‘Lucky’ , 90 urteko protagonista, bidaia espiritual batean murgilduz.
Gustoko izango dituzuelakoan,
ATAUNGO IRAUPEN LUZEKO X. MENDI IBILALDIA.
Maiatzaren 5ean, Auzoeta udal kiroldegitik hasita:
-Ibilaldi luzea 6:30ean abiatuko da. 48km.
-Ibilaldi motza 8:00etan hasiko da. 21,3km.
** Informazioa gehiago atxikita dauden bi dokumentuetan.
ABERRI EGUNA 2019
2019. urtean ez da Ataunen Aberri Egunaren ekitaldirik ospatuko, ataundar herritarrei Euskal herri mailan egingo diren ekitaldi desberdinetan parte hartzeko gonbitea zabaldu nahian.
Hala ere, nahiz eta ekitaldia ez antolatu, Aberri Eguna ospatzeko deiarekin bat eginez, ataundarron etxeetan ikurrina jartzeko gonbitea egin zaizue.
HAURRESKOLAKO MATRIKULAZIOA
Familia agurgarria:
Datorren ikasturteari begira, zuen seme-alabak Ataungo Haurreskolan matrikulatzera animatu nahi zaituztegu. Bertan, 0-2 urte bitarteko haurrentzat kalitatezko hezkuntza eskaintzen da.
Matrikulazio epea laster zabalduko da: maiatzaren 2tik maiatzaren 10era. Informazio gehiago nahi izanez gero haurreskolatik pasa, telefonoz deitu 943 180376 zenbakira, edo e-mail bitartez galdetu E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidean. Haurreskolako instalazioak ezagutu nahi badituzue lasai hurbildu antolatu dituzten ate irekietara. Hauexek izango dira ate irekien egunak eta ordutegia:
-Maiatzaren 2an, 13:30etatik 14:30etara.
16:00tatik 17:00etara.
-Maiatzaren 7an, 13:30etatik 14:30etara.
16:00tatik 17:00etara.
2019 UDAKO HAUR ZAINTZA ZERBITZURAKO LAN DEIALDIA
Ataungo Udalak Udaran Haur Zaintza Zerbitzua burutzeko HEZITZAILEA kontratatzeko deialdia zabaltzen du. Ekainaren 24tik-Uztailaren 26ra arte.
Interesa duen orok izena eman dezake Ataungo Udaletxeko bulego orokorrean. Izena ematearekin batera Curriculuma aurkeztu behar da eta bertan adierazitako,
+ Tituluak
+ Diploma
+ Bestelako egiaztagiriak: Sexu delituen aurrekaririk ez duela jasotzen duen ziurtagiria. (Urtarrilaren 15eko1/1996 Lege Organikoak, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoak,13.5 artikuluan eskatutako ziurtagiria).
Bereziki balioetsiko da:
Haur Hezkuntza titulua izatea.
Euskaraz hitz egitea; Lan esperientzia: Haur zaintzan eta Haur Hezkuntzan lan egin izana.
2019 HAUR UDALEKU IREKIETAKO BEGIRALEEN LAN DEIALDIA
Ataungo Udalak haur udalekuetarako BEGIRALEAK kontratatzeko deialdia zabaltzen du. Ekainaren 24tik-Uztailaren 26ra arte.
Interesa duen orok izena eman dezake Ataungo Udaletxeko bulego orokorrean. Izena ematearekin batera Curriculuma aurkeztu behar da eta bertan adierazitako,
+ Begirale Titulua
+ Diploma
+ Bestelako egiaztagiriak: Sexu delituen aurrekaririk ez duela jasotzen duen ziurtagiria . (Urtarrilaren 15eko1/1996 Lege Organikoak, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoak,13.5 artikuluan eskatutako ziurtagiria).
Bereziki balioetsiko da:
Euskaraz hitz egitea; Lan esperientzia:Udalekuetan lan egin izana.
Hauetarako izena emateko eta dagozkion agiriak aurkezteko,
Udaletxeko Bulego orokorrean aurkeztu beharko dira,
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik-14:00ra, Asteartetan 17:00etatik 19:00etara
943180011
EPEA: APIRILAk 29tik – MAIATZAk 10a arte.
Deialdian parte hartzeko interesa izanez gero eta edozein zalantza argitzeko, Teknikariarekin harremanetan jarri.
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
HAUR UDALEKUETAN BEGIRALE PRAKTIKAK BURUTZEKO AUKERA
Herrian antolatzen diren HAURREN UDALEKUETAN, begirale titulua atereatzen ari zareten herritarrei, bolondres modura BEGIRALE PRAKTIKAK egiteko aukera zabaltzera gatoz.
Haurrekin jardutea gustuko duzuen edota geroan zuen burua heziketa inguruan ikusten duzuenontzat interesgarria izango delakoan gaude. Esperientzi berri bat bizitzearekin bat, heziketaren mundua barnetik ezagutzeko aukera izango duzue.
Udalekuak, 3-12 urte bitarteko haurrekin eramaten dira aurrera eta Ekainaren 24tik Uztailaren 26ra arte izango dira, goizeko ordutegian.
EPEA: APIRILAk 29tik – MAIATZAk 10a arte.
Eskaera orria udaletxean egongo da eskuragarri. Adin txikikoa bazara, familiaren baimena betetzea derrigorrezkoa izango da.
Udaldiaren amaieran, udaletxeak, udalekuetan parte hartu duen gazteari bolondres lanean egin dituen orduen ziurtagiri bat luzatuko dio edo eta Praktikak burututako ziurtagiria ofiziala ere bai.
Besterik gabe, parte hartzera animatuz agurtzen gara.
Ataungo udaldiko haur, nerabe eta gazte ekintzen koordinazio taldea.
Hauetarako izena emateko eta dagozkion agiriak aurkezteko,
Udaletxeko Bulego orokorrean aurkeztu beharko dira,
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik-14:00ra, Asteartetan 17:00etatik 19:00etara
943180011
Deialdian parte hartzeko interesa izanez gero eta edozein zalantza argitzeko, Teknikariarekin harremanetan jarri.
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Kaixo,
Aste Santu jaiegunak direla eta asteburu honetan eta hurrengoan ez da zine emanaldirik izango. Hurrengo emanaldiak Maiatzak 3, 5 eta 6an izango dira. Bertan ikusiko gara!
Ondo pasa!
Kaixo,
Hauek izango dira asteburu honetako zine emanaldiak:
Haurren saioan ‘La Bella y la Bestia’ Disneyren egokitzapena, Bella gazte ausarta protagonista hartuz eta Helduen saioan ‘La torre oscura’ Stephen Kingen liburu sortan oinarrituriko western eta zientzia fikzioaren arteko filma.
Gustoko izango dituzuelakoan,
Ondo pasa asteburua!
KLIKA, KLIKA, KORRIKA!!!
Abian da KORRIKA!
Abian da Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia . Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta AEKren euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.
Ataundarrok ere bat egingo dugu ekimenarekin eta horretarako hainbat ekintza antolatu dira herrian.
Apirilak 12, ostirala
14:30ean KORRIKA TXIKIA egingo da eta bukaeran, eskolako aterpean, KLIKA KOREOGRAFIA dantza eskainiko dute herriko haurrek. Ondoren, JATEKOA izango da Guraso elkartearen eskutik.
KORRIKA jaia
19:00etan BADATOR 21.KORRIKA!!! San Gregorioko portu gainetik
KORRIKA argazki erakusketa egongo da eta oroigarri modura eskuragarri.
20:00etan TALO-AFARIA izango da San Gregorioko frontoian.
Txartelak salgai daude ondorengo leku hauetan:
Ondoren, LEKUKO ERAMALEAren zozketa
Apirilak 13, larunbata
KORRIKA pasako da Goierritik. Legorretan goizeko 06:03an sartuko da eta Legazpin 10:57an agurtuko gaitu.
Lazkaotik Olaberrirako bidea 07:01:41 /07:14:41
*afarian zehaztuko da ataundarrok zein puntutan egingo dugun KORRIKA.
Apirilak 14, igandea
KORRIKA amaiera
Gasteizen amaituko da 21. KORRIKA eta Goierritik autobusak aterako dira. Izen-emateak zabalik daude eta bi modutara egin daiteke: batetik, on-line bidez eta bestetik, herrian.
Herrian izena eman nahi duenak, Troskaeta eta Sutegi tabernetan du izena emateko aukera. Izena eman behar da apirilaren 10erako.
|
1.- Deialdia
Lan metaketa dela eta, Ataungo Udalak herri-langile bat kontratatuko da, lanaldi osoan eta gehienez zazpi hilabetetako epean.
2.- Bete beharreko funtzioak
Egin beharreko lanak, besteak beste, honakoak izango dira:
- Bide publikoaren garbitasunari dagozkion lanak egitea, dauden makina edo orga erabiliz horretarako, ezarririko irizpideen arabera.
- Pintatze, ormak garbitze eta lorategi lanak egin.
- Hesiak, taulatua, seinaleak, eta abar jarri, muntatu eta desmuntatu.
- Lanak burutzeko behar diren gaiak eta materialak eskatu Arduradunari.
- Garraiatu beharreko materialak kargatu eta deskargatu.
- Noizean behin lana betetzeko eta zerbitzuaren beharrek eragindako ordutegi malgutasunari egokitzea.
- Segurtasun eta Higieneko arauak betetzea.
- Lorategi, mendi, nekazal bide, parke eta abarren mantenimenduari dagozkien lanak egin (belarra moztu eta jaso, zuhaitzak eta berroak kimatu, ureztatu, etab) lan plangintza ezarritako irizpideen arabera.
- Lorategi eta landaretza berriak egiteko beharrezko diren lanak burutu (lursailak prestatu, loreak eta zuhaixkak landatu, erein, etab.).
- Simaurketan zein intsektizida materialen erabilpenean lagundu.
- Oro har lanpostuaren arabera agintzen zaizkion zeregin guztiak betetzea, hau da, lorazaintza, obrak edo garbitasuneko peoi lanak.
3.- Hautagaiek bete beharreko baldintzak
Adina: 18tik 65 urtera arte
Lanbide kalifikazioa: obra langilea.
Esperientzia: Mantentze lanak.
Makinaria erabiltzea: Esku-motosega.
B gida baimena edo parekoa izatea.
Eskolaratze agiria edo titulu baliokideren bat izatea.
Euskara jakitea.
4.- Probak
Probak ondorengoak izango dira:
a)Ariketa teorikoa: epaimahaiak erabakitako eta lanpostuarekin zerikusia duen eta izaera teoriko-praktikoa duten zenbait gai ebatzi beharko dira.
b) Ariketa praktikoa: proba bat edo hainbat egin beharko dira, eta deialdian zehaztutako funtzioak betetzeko gaitasuna izatea frogatu beharko da.
Lanpostu honetan interesaturik dauden pertsona guztiek, apirilaren 5etik 12ra (biak barne), Lanbide Enplegu Zerbitzuko bulegoetan eman beharko dute izena. Langilearen betebeharrei eta lan baldintzei buruz (lansaioa, ordutegia,soldata...), Lanbiden informatuko zaituztete.
Langilearen kontratazioa 2019ko apirilaren 23an hasiko da.