Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

HERRI LANGILE BATEN KONTRATAZIOA

1.- Deialdia

Lan metaketa dela eta, Ataungo Udalak herri-langile bat kontratatuko da, lanaldi osoan eta gehienez zazpi hilabetetako epean.

2.- Bete beharreko funtzioak

Egin beharreko lanak, besteak beste, honakoak izango dira:

 Bide publikoaren garbitasunari dagozkion lanak egitea, dauden makina edo orga erabiliz horretarako, ezarririko irizpideen arabera.

Pintatze, ormak garbitze eta lorategi lanak egin.

Hesiak, taulatua, seinaleak, eta abar jarri, muntatu eta desmuntatu.

Lanak burutzeko behar diren gaiak eta materialak eskatu Arduradunari.

Garraiatu beharreko materialak kargatu eta deskargatu.

Noizean behin lana betetzeko eta zerbitzuaren beharrek eragindako ordutegi malgutasunari egokitzea.

Segurtasun eta Higieneko arauak betetzea.

Lorategi, mendi, nekazal bide, parke eta abarren mantenimenduari dagozkien lanak egin (belarra moztu eta jaso, zuhaitzak eta berroak kimatu, ureztatu, etab) lan plangintza ezarritako irizpideen arabera.

Lorategi eta landaretza berriak egiteko beharrezko diren lanak burutu (lursailak prestatu, loreak eta zuhaixkak landatu, erein, etab.).

Simaurketan zein intsektizida materialen erabilpenean lagundu.

Oro har lanpostuaren arabera agintzen zaizkion zeregin guztiak betetzea, hau da, lorazaintza, obrak edo garbitasuneko peoi lanak.

3.- Hautagaiek bete beharreko baldintzak

Adina: 18tik 65 urtera arte

Lanbide kalifikazioa: obra langilea.

Esperientzia: Mantentze lanak.

Makinaria erabiltzea: Esku-motosega.

B gida baimena edo parekoa izatea.

Eskolaratze agiria edo titulu baliokideren bat izatea.

Euskara jakitea.

4.- Probak

Probak ondorengoak izango dira:

a)Ariketa teorikoa: epaimahaiak erabakitako eta lanpostuarekin zerikusia duen eta izaera teoriko-praktikoa duten zenbait gai ebatzi beharko dira.

b) Ariketa praktikoa: proba bat edo hainbat egin beharko dira, eta deialdian zehaztutako funtzioak betetzeko gaitasuna izatea frogatu beharko da.

Lanpostu honetan interesaturik dauden pertsona guztiek, apirilaren 5etik 12ra (biak barne), Lanbide Enplegu Zerbitzuko bulegoetan eman beharko dute izena. Langilearen betebeharrei eta lan baldintzei buruz (lansaioa, ordutegia,soldata...), Lanbiden informatuko zaituztete.

Langilearen kontratazioa 2019ko apirilaren 23an hasiko da.