Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
Urriaren 7an izango da aurtengo hamalaugarren Argazki Rallya. Izen ematea udaletxean izango da 9:00etatik 10:00etara.
Aurtengo Antzeztaun ere badator!
Urriaren 5ean, 17:00etan Joxemiel Barandiaran eskolan (eguraldi txarra izanez gero frontoian) FUNES TROUPen eskutik “Aukerak” ikuskizuna izango dugu.
Urriaren 7an, igandea, udaletxeko ganbaran BEGO ALABAZANek “Johnny cold feet” eskainiko digu.
Urriaren 13an, 22:00etan IMANOL ITUIÑO izango dugu Troskaeta tabernan “Magia parrastan” ikuskizunarekin.
Urriaren 20an, 17:00etan hasita HIRU TXILIPURDITANen eskutik “Antzerki goxua” izango dugu ikusgai Barandiaran Museoan.
Urriaren 21ean, SARINI CIRCUSen eskutik “Txoriak txori” ikuskizuna izango dugu 17:00etan San Gregorioko plazan.
Urriaren 26an, San Gregorioko elkargunean POLLO ROSA PRODUKZIOAKen eskutik “Gertrudis-en lagunak” izango dugu 22:00etan.
Igaratzako Historiaurreko altxorrak ezagutzeko ibilaldi gidatua Jose Antonio Mujikarekin. Neolitotik erromatar garaira.
Gutxi dira Gipuzkoan Aralar bezalako tokiak eta are gutxiago Igaratza bezalako bazterrak. Paisaia hunkigarriaz gainera, bisitariak aziendaren zintzarriek onduriko doinuaz goza dezake han; hitz bitan, bakea senti daitekeen txoko urri horietakoa da Igaratza, hiri-eremutik gertu, baina, era berean, oso urruti dagoen paradisu txiki bat.
2012. urtetik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko Jose Antonio Mujika irakasleak zuzenduriko ikerketa-taldeak, miaketa lanaren ondorioz Igaratzan idorotako zenbait elementutan nahiz lehendik (batez ere Barandiaranen lanari esker) ezagutzen ziren beste egitura batzuetan arkeologikoki esku hartu du, behin baino gehiagotan emaitza harrigarriak lortuz, Beaskinarte eta Aiatzio izeneko guneetan egindako aurkikuntzak lekuko.
Lehendik ezagutzen ziren altxorrak hobe ulertzen laguntzeko eta, bereziki, berriki aurkitu direnak aurkezteko, ibilaldi gidatua antolatu dugu Aralarko Parketxetik Igaratzara irailaren 30ean (igandearekin), Jose Antonio Mujikaren gidaritzapean antolatu ere.
Aurrez izena eman beharko da eta plazak mugatuak izango dira.
Irailaren 25ean, asteartea, Zinemaldira joango gara.
Urtero bezela autobusa izango dugu herritik 14:50ean San Gregorion "Zubihaundin" eta San Martingo plazan 15:00etan.
Lehenengo ikusiko dugun filma "Oreina" izango da, 16:30ean izango da Kursaal 2an, hau Zuzendari berriak sailekoa da. Bigarren filma "Dantza" izango da, Sail ofizialean dago sailkatua eta 20:30ean izango da Principe 7an.
Autobusa+bi filmen sarrerak 15€ kostatuko da.
Izena emateko deitu Ataungo udaletxera 943180011 edo idatzi E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.
Euskaraldiarekin martxan hasteko irailak 19, asteazkena, 19:00etan egingo dugu lehen bilera Ataungo udaletxean.
Animatu!!
Udal agiriaren berri
LUR AZPIKO APARKALEKUKO ZOZKETA
Uztailaren 30ean, San Martingo lur azpiko aparkalekuen urteko erabilera-epea bukatuko dela eta, datorren urterako zozketa egiteko garaia heldu da. Interesa duzuenok, uztailaren20a baino lehen eman dezakezue izena Udaletxean. Zozketa, uztailak 26, osteguna, iluntzeko 19:00etan egingo da udaletxeko pleno aretoan.
UDALEKO BAIMENAK EMATEKO EPEAK
Urtean zehar herrian burutu nahi diren edozein ekintzetarako behar diren baimen-eskariak, hala nola, udal eraikin nahiz materialen erabilera, bide mozketak, baimenak… hemendik aurrera gutxienez 15 egun lehenago aurkeztu beharko dira udaletxean. Eta jakin, honelako ekintzetarako, autobus zerbitzua lekuz alda daitekeela Zelaieta atzera edo Laskain-zelaira.
Obra baimenek tramitazio prozesua behar dutenez, gutxienez 15 eguneko epean aurkeztu beharko dira.
ATAUNGO ORGANO BARROKOAREN NAZIOARTEKO XII. JAIALDIA
Uztailaren 21ean emango diogu hasiera Ataungo Organo Barrokoaren Nazioarteko XII. Jaialdiari. Lehenengo kontzertuan Loreto Aramendi organojoleaz gain, Ana Salaberria sopranoa, Pedro Miguel Aguinaga biolinjolea , Pablo Mezzelani etnia anitzetako musika tresna jolea eta herrikoa dugun EATE abesbatza arituko dira 18:00etan San Martin elizan. Abuztuaren 5ean, igandean, 18:00etan Alize Mendizabal izango dugu organojole Donostiako Musika Hamabostaldiko zikloaren barruan eskainiko den kontzertuan.
Uztailaren 21ean emango zaio hasiera aurtengo Organo Barrokoaren Nazioarteko Jaialdiari. XII. edizioa izango dugu eta bertan Loreto Aramendi organojoleaz gain, Ana Salaberria sopranoa, Pedro Miguel Aguinaga biolinjolea, Pablo Mezzelani etnia anitzetako musika tresna jolea eta herrikoa dugun EATE abesbatza izango ditugu 18:00etan San Martingo elizan.
Abuztuaren 5ean, Donostiako Musika Hamabostaldiaren organo zikloaren barruan eskainiko den kontzertuan Alize Mendizabalen eskutik organo kontzertua gozatzeko aukera izango dugu, 18:00etan San Martin elizan