Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
Urteotan, Euskal Herrian eta inguruko beste herrialde batzuetan ere, LGTBI+ eskubideetan aurrerapausoak eman direla ikusi ahal izan dugu; tartean daude sexu berdina duten pertsonen arteko ezkontzen legeztatzea edo adoptatzeko eskubidea,
Dena den, ondo gogoan izan behar dugu, 2018garren honetan, kolektiboak mundu zabalean bizi duen egoera gorria. Ez dezagun ahaztu LGTBIfobia gorrotoaren agerbide zabalduenetako bat dela, eta badirela 70 herrialde baino gehiago kode penalean jasota dutenak, genero-aniztasunaren aukera, identitate eta adierazpide oro berariazko arauekin erreprimitzeko, eta badirela, izan, LGTBI kolektiboa heriotza-zigorrarekin mehatxatuta dagoen herrialdeak ere, edo beste askotan ezin konta ahala direla pertsona hauen aurkako gorroto-krimenak.
Esanak esan, ez dugu ahaztu behar gurean ere ez direla desagertu aniztasun sexual eta generozkoaren aurkako delituak, Oraindik ere bizirik daude gurean aurreiritzi sexualak, eta haien ondorioz sailkatu eta zokoratu egiten ditugula pentsamolde heteroarautzailetik aldentzen diren sexualitateak, ez dela amaitu trans kolektiboaren patologizazioa, ez direla desagertu LGTBIen kontrako jokaerak gure kaleetan.
Era berean uste dugu funtsezko eta beharrezkoa dela bai sexualitatean eta bai afektibitatean normaltasunez hezitzea, betiere pertsona guztien aniztasun afektibo-sexuala errespetatuz.
Ekainaren 28ko egun honetan Ataungo Berdintasun Batzordean argi dugu borroka bizirik mantentzen dela, arrazoiak soberan daudela lesbiana, homosexual, transexual eta bisexualen herritar eskubideak aldarrikatzen jarraitzeko, gure herri eta kaleetan, ikastetxeetan, familian zein lagunartean, lantokietan, publizitatean eta aisialdian. Aniztasun afektibo-sexualaren aldeko borroka, guztiona eta egunerokoa da.
Guzti honegatik Ataunen antolatu dugun ekitaldian parte-hartzera gonbidatu nahi zaituztegu:
Ekainak 28an, arratsaldeko 18:00etan San Martingo plazan elkartuko gara eta elkarrekin herriko zebrabide bat margotuko dugu Ataunen ere, aniztasun afektibo-sexuala aldarrikatzeko.
Jentilbaratza Kultur Elkartea
Ataungo EhBildu
Herrigintza
Ataungo Gazte Asanblada
Agauntza Guraso Elkartea
Otsoak Dantza Taldea
Hiru Txilipurditan
Biboletak Ataungo Emakume taldea.
Joxemiel Barandiaran Eskola
Ekainaren 26an, asteartea, izango da "Ataungo etnografia", Juan Arin Dorronsororen liburuaren aurkezpena Ataungo udaletxeko pleno aretoan 18:30ean. Liburua ere salgai egongo da bertan 10€tan.
Etxarri-Aranatz eta Lazkaoko igerilekuak erabiltzeko diru-laguntza.
Gaztelekutik Irrisarri Land abentura parkera joateko informazioa eta gurasoek bete beharreko baimen-agiria.
Ataun irratiaren udako programazioa aurkeztu dugu gaurko honetan. Eguneroko goizek beraien osagaia eta bizi puntua hartuko dute beti bezala, baina oraingo honetan, hainbat berrikuntza sartu dira. Ekainaren 25etik hasi eta abuztuaren 31 bitartean izango da aktibatuta udako programazioa. Ementxe duzue:
Ekainak 25etik aurrera: Zbildua saioa astelehenetik-ostiralera 21:00etatik 23:00etara
Ekainak 30etik aurrera: Top ATI Summer (Top ATI 4.denboraldia) saioa larunbatero 15:00retatik 17:00etara.
Uztailaren 2tik aurrera: Top POP saioa astelehenetik-ostiralera 11:00etatik 13:00etara.
Uztailaren 2tik aurrera: Nahikobero (Nahikoa da 4.denboraldia) saioa astelehenetik-ostiralera 14.00etatik 16:00etara.
Berremanaldi eta laburpenak:
Top POP: Larunbatero 11:00etatik 13:00etara.
Nahikobero: Larunbatero 13:00etatik 15:00etara.
Top ATI: Igandero 11:00etatik 13:00etara.
Hauxe izango da 2018ko udako programazioa. Abuztuan berriz, irailetik hasitako saioen berremanaldiak entzuteko aukera izango da eta aurretik izandako beste hainbat saio ere bueltan izango dira.
Bestalde, uda honetan Ataun irratian lan egiteko jendea aurkitzen ari gara. Gurekin kontaktuan jarri nahiko bazenu, erabili ezazu E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoa. Informazio gehiago www.ataunirratia.com atarian eskuragarri izango duzue.
Ekainaren 11tik 18ra izango du lekua san gregorioko Elkargunean 25 urte bidea arakatzen, Murkondo Elkartearen Historia erakusketak. 19:00etatik 20:00etara izango da egunero, asteartean, hilak 12 ezik. Ekainaren 14an, osteguna, erakusketaren aurkezpena izango da Elkargunean bertan 19:30ean, historiaren nondik-norakoak agertzeko.
Ekainaren 12an, asteartea, Murkondo Kultur Elkartearen kultur astearen barruan izango den lehen hitzaldi-tertulia izango da "Apaiz langileak, apaizak bakarrik?". Aiako Haitzarri elkartean izango da 19:00etan, bertan Larbuko Prontxio Auzmendi eta San Gregorio-Txikiko Joanito Dorronsoro izango dira hizlari.
Jada zine denboraldiari eman diogu amaiera eta bertaratu zareten guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu. Azarorarte berriro ez dugu zine emanaldirik izango baina tartean diren ekintzen berri emango dizuegu.
Eskerrik asko!
Asteburu hontan emango diogu amaiera 2017-2018 zine denboraldiari.
Denboraldiko azken haurren filma “Ferdinand” izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen animazioa. Helduen filma “Buda explotó por vergüenza” izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen drama da hau eta Biboletak Ataungo emakumeen taldearekin elkarlanean proiektatuko da.