Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Burdin Harana (Legazpi) Txangoak

Mezu honen bidez, taldeentzat prestatu ditugun txangoen berri eman nahi dizuegu. Gipuzkoako bihotzean, Burdin haranean, Euskal Herriko historiaren zuzeneko lekuko izan diren olagizonen eta baserritarren bizitza ezagutzeko aukera izango dugu. Alde batetik, Arantza Segurola, Idiazabalgo gazta egiten hainbat sari jaso dituen baserritarrak, leku paregabean kokatuta dagoen Erreizabal baserriko ateak zabaltzen dizkigu. Bertan, artzantzaren munduan murgilduko gaitu eta Idiazabal gaztaren ekoizpen prozesuaren sekretuak azalduko dizkigu.

Bestetik, Tibur Agirrek, Brinkolako Igaralde baserriaren ateak zabalduko dizkigu eta bertako errota martxan jarriko digu. Tiburrek ogiaren txokoan, baserriko ogi goxoa prestatzen du igandero eta hain preziatua den ogi hau lortzeko pauso guztiak azalduko dizkigu.

Bukatzeko, ezin ahaztu Mirandaola burdinola, XVI.mendeko burdinola non gaur egun olagizonek hauspoak martxan jarri, labean burni pieza bat berotu eta mailuaren indarrez pieza hori forjatzen diguten. Ikuskizuna izugarria da, hauspoen indarra, labearen txinpartak eta mailuaren kolpeek, gure arbasoen lanean murgilduko gaituzte. Bisita amaitzeko Mirandaolako miraria ezagutuko dugu eta olagizonek presatutako pintxo goxoa dastatuko dugu.

 

Ondo izan:

 

Birjinia Etxeberria

Lenbur Fundazioa

943731895