Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

JOXEMARTIN APALATEGIRI OMENALDIA - ERLAUNTZAKO PRODUKTUEN ONURAK HITZALDIA

JOXEMARTIN APALATEGI BEGIRISTAINEN LIBURU AURKEZPENA ETA OMENALDIA

 

Joxemartin Apalategi Begiristainen jaioteguna aitzakia hartuta, otsailaren 17an omenaldia egingo diogu. Bertan, Ataungo Udalak eta Utriusque Vasconiaek argitaratutako “Joxemiel Barandiaran eta biok” liburua aurkezteko tartea hartuko da, horrela, Apalategiren pertsona eta bere lanak balioan jarriz.

Herritarrak gonbidatuta zaudete otsailaren 17an, 12:00etan Herri Antzokian ospatuko den omenaldi honetara (eserlekuak antzokiaren edukiera bete arte banatuko dira iritsi eran).

 

Liburuen banaketa.

Joxemartinen eskuizkribuen “Joxemiel Barandiaran eta biok” liburua otsailaren 18tik 22ra banatuko dira 5€tan udaletxeko bulego ordutegian:

Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara

Astearteetan arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara

 

Ataun beka: “Joxemartin Apalategi Begiristain”.

Honekin batera, 2019. urteko Ataun beka: “Joxemartin Apalategi Begiristain” martxan jarriko da. Historian zehar eta gaurdaino, Ataunen EMAKUMEAK daukan presentzia, ezaugarriak eta garrantzia ardatz izango duen ikerketa gaia kontuan hartuta, proiektuak aurkezteko azken eguna apirilaren 30a izango da.

 

ERLAUNTZAKO PRODUKTUEN ONURAK

Otsobatza Kontsumo Taldeak Ataungo Udalaren babesarekin erlauntzako produktuek gure osasunerako dituzten onuren berri ezagutarazteko hitzaldia antolatu du. Bertan, gure erleek ekoizten dituzten eztia, polena, erregina-jalea eta propoleoari buruzko berri emango da. Jon Etxeberria ataundar erlezainak erleek nola ekoizten dituzten azalduko du eta Silvana Huegun Eibarko Oreka Zentroko Dietista-Nutrizionista ezaguna aldiz, produktuon berezitasunez jardungo da. Hitzaldia, otsailaren 28 ostegunez udaletxeko Pleno Aretoan izango da arratsaldeko 18.00tan. Hitzaldi hau 2019. Urteko San Isidro egunaren baitan izango da.