Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
MAIATZAK 15, 16 ETA 20
EGITARAUA.
Maiatzak 15, ostirala:
Baserritar eguna. San Isidro.
AZOKA SAN MARTIN AUZOAN.
11:00tan azoka irekiera.
11:00tatik 13:00etara Barazki, ziza, gazta eta bestelako produktuen erakusketa.
13:00etan barazki eta ziza lehiaketako sari ematea.
14:00tan Bazkaria Aizkoate Elkartean.
(Menua: Arrai zopa, legatza, solomilloa,ijito besoa eta kafe konpletoa, izena eman maiatzak 12 eguerdia baino lehen Udaletxean: 943 180011, salneurria: 25€.
BARAZKI LEHIAKETA
Lehiaketan, presentzia, kopurua eta kalitatea baloratuko dira.
Arauak:
- Herriko edonork parte har dezake.
-Barazkiak norberarenak eta herriko lurretan haziak izan behar dute.
-Gutxienez lau barazki mota aurkeztu behar dira.
Sariak:
1.a-60€ 2.a-50€ 3.a-40€ 4.a-30€ 5.a-20€ 6.a15€
Herritarroi, azokan parte hartzeko gonbitea luzatzearekin batera, lehiaketetan parte hartu behar duzuenoi, maiatzaren 12 eguerdirako Udalari jakinaraztea eskatzen dizuegu. Postua jartzen duen guztiak bazkarirako txartela jasoko du sari moduan.
------------------------------------------
ZIZA LEHIAKETA
Lehiaketan, presentzia eta kalitatea baloratuko dira.
Sariak:
1.a-30€ 2.a-20€ 3.a-15€
Herritarroi, azokan parte hartzeko gonbitea luzatzearekin batera, lehiaketetan parte hartu behar duzuenoi, maiatzaren 12 eguerdirako Udalari jakinaraztea eskatzen dizuegu.Postua jartzen duen guztiak bazkarirako txartela jasoko du sari moduan.
Maiatzak 16, larunbata:
OTSOBATZA EGUNA
Goizeko 11tatik aurrera, herrian ekoizturiko edo ekologikoak diren produktuen erakusketa, salmenta eta dastatzea izango dira.
11,30etatik aurrera, gailetak egiteko tailerra eta kandelak egiteko tailerrahaurrentzat.
12,30etan Jakoba Errekondok idatzi berri duen Bizi baratzea liburua aurkeztuko digu azoka gunean bertan.
Goiz paregabea pasatzeko aukera izango duzue herritar guztiok.
Maiatzak 20, asteazkena:
HITZALDIA
Garapen agroekologiarantz Urduñan.
Hizlariak; Mikel Kormentzana (Tologorrimermeladak)
Marijo Imaz (Ekoizpen Urduñako koordinatzailea)
Udaletxeko batzar aretoan.
Arratsaldeko 7etan.