Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Otsailak 10-12-13 asteburuko zine karteldegia

Asteburu honetan haurren filma "Norman del norte" izango da, kartelak gaizki jartzen badu ere, film hau euskaraz eskainiko da eta ikusle guztieri zuzendurik dago. Helduena "Tarde para la ira" thrillerra izango da, aurreko asteburuan banatu ziren Goya sarietan, besteak-beste,  film onenaren saria jaso zuena. Hau 16 urtetik gorako ikusleentzat izanik.

Otsaileko programazioan aldaketak

Asteartean jakinarazi bagenuen ere otsaileko zine programazio osoa, jakinarazi nahi genizuen otsailaren azkeneko astean 24-26-27 ez dela zine emanaldirik izango Inauteriak direlako. Hala ere, hurrengo egunetan emango diren ekintzen aldaketen berri jakinaraziko zaizue.

Barkatu eragozpenak.

Otsailak 3-5-6 asteburuko film emanaldiak

Aste honetan haurren filma "Space dogs: aventura en el espacio" izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen animazio-abentura. Helduen filma "El hombre de las mil caras" izango dugu, 7 urtetik aurrerako ikusleei zuzendurik dagoen thrillerra.

Otsaileko zine karteldegia

Hemen duzue otsailean Herri Antzokian proiektatuko diren filmak. Kartelak berak dioen bezala, aldaketarik balego, aurrez jakinaraziko genuke.

Urtarrilak 27-29-30 asteburuko zine karteldegia

Asteburu honetan haurren filma "Thomas y sus amigos: la gran carrera" izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen animazioa.  Helduena berriz, "Paulina" 16 urtetik gorako ikusleentzako egindako thrillerra. Hau, Biboletak, Ataungo Emakume taldearekin elkarlanean izanik.

urtarrilak 20, 22, 23 asteburuko zine karteldegia

Asteburu honetan haurren filma "Buscando a Dory" izango dugu eta helduena "Ithaca", biak ikusle guztiei zuzendurik dauden filmak izanik.

Urtarrilak 13-15-16 asteburua

Asteburu honetan emango diegu hasiera urte berri honetako zine emanaldiei.

Haurren filma "Mascotas" izango dugu, ikusle guztiei zuzendurik dagoen animazioa. Helduen filma, berriz, "Cien años de perdon" izango da, 12 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko thrillerra.
 

Francoren bilobari gutuna, abenduaren 18an

Abenduaren 18an, "Francoren bilobari gutuna" antzezlana izango dugu Herri Antzokian iluntzeko 19:00etan. Sarrerak salgai daude Sutegi, Troskaeta eta Errotaundin 8€tan.

 

Abenduak 30, MeMoria Historikoa

Abenduaren 30ean, Memoria Historikoaren jardunaldiak aurtengoz bukatutzat emateko Gerraren ondorioak jasan zituztenei omenaldia izango dugu Aiako Memoria Historikoaren oroitarrian. Aurreko kartelek 18:00etan izango zela adieraztenb bazuten ere, eguerdiko 12:00etan izango da.

 

Abenduak 9-11-12 asteburua

Astebuu honetan "Alícia a través del espejo" filma izango dugu haurrentzat. Helduentzat berriz, "El gran Lebowski", azken hau Ataungo Gazte Asanbladak proposaturikoa izanik.

 

Asteburu honetan emango diegu amaiera aurtengoz, zine emanaldiei urtarrilerarte. Gogoratu, abenduaren 18an "Francoren Bilobari gutuna" izango dugula iluntzeko 19:00etan.