Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

MAIATZAK 18-20-21 ASTEBURUKO ZINE KARTELDEGIA

 

Asteburu hontan haurren filma, aurreko asteburuan Coco proiektatu behar bagenuen ere, arazo batzuk tarteko Paddington 2 euskaraz proiektatu genuen, asteburu hontan izango dugu “Coco” filma. Helduen filma “Suburbicon” izango da, 16 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko thrillerra.

 

MAIATZAK 11-13-14 ASTEBURUKO ZINE KARTELDEGIA

Asteburu hontan haurren filma “Coco” izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen animazioa. Helduen filma “Perfectos desconocidos” izango da, 12 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko komedia beltza.

Maiatzak 4-6-7 asteburuko zine karteldegia

Asteburu hontan haurren filma "Gatos" izango da, ikusle guztiei zuzenduriko animazioa. Helduen filma, ikusleen proposamena da, "Wonder" eta hau 12 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko drama izango da.

Apirilak 27-29-30 asteburuko zine karteldegia

Asteburu hontan haurren filma “El pájaro loco” izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen komedia. Helduena “ Tamara y la Catarina” izango da, 12 urtetik gorako ikusleei zuzendurik dagoen drama, hau Biboletak Ataungo emakume taldearekin elkarlanean izanik.

Apirilak 20-22-23 asteburuko zine karteldegia

Haurren filma “Otsoak eta ardiak” izango da, ikusle guztiei zuzenduriko animazioa. Helduen filma “La Cordillera” izango da, 12 urtetik aurrerako ikusleei zuzenduriko intriga-drama.

 

Apirilak 13-15-16 asteburuko zine karteldegia

Oporren bueltan berriz martxa hartzeko hemen bidaltzen dizuegu aste hontako zine karteldegia.

Haurren filma “Locos por el surf 2. Olamanía” izango da, ikusle guztieri zuzendurik dagoen animazioa. Helduen filma “Handia” izango da, 12 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko drama.

Martxoak 23-25-26 asteburuko zine karteldegia

Asteburu hontan haurren filma “Nur eta herensugearen tenplua” izango da, ikusle guztiei zuzenduriko animazioa. Helduen filma, hilabeteko azken emanaldia izanik, Biboletak Ataungo Emakume Taldeak proposatutakoa, “Amazona” dokumentala, amatasuna landuko duen dokumentala eta hau 12 urtetik gorako ikusleentzat zuzendua izanik.

 

Aste Santuko oporraldia  dela eta, asteburu hau izango da oporren ondorenerarte azkena.

 

Martxoak 16-18-19 asteburuko zine karteldegia

Asteburu hontan haurren filma “Operación cacahuete 2” izango da ikusle guztiei zuzenduriko animazioa eta euskaraz proiektatuko da. Helduen filma “Estiu 1993” izango da, ikusle guztiei zuzenduriko  drama.

Martxoak 9-11-12 asteburuko zine karteldegia

Haurren filma “Ballerina” izango da, ikusle guztientzat zuzendurik dagoen animazio dramatikoa, eta hau, euskaraz proiektatuko da. Helduen filma “Bar bahar, entre dos mundos” izango da, Biboletak Ataungo Emakume Taldearen proposamena izanik hau, 16 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko drama.

Martxoak 2-4-5 asteburuko zine karteldegia

Asteburu hontan haurren filma “Cars 3” izango da, ikusle guztieri zuzendurik dagoen animazioa. Helduen filma “La última apuesta”, 12 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko drama.