Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
ATAUNGO GAZTELEKUA
Ataungo Udalak Foru Aldundiaren laguntzarekin GAZTELEKUA zerbitzua eraberrituarekin aurrera egiteko eta aurkezteko asmoarekin gatoz. Azkeneko hilabete hauetan elkarlanean aritu gara proiektu berria lantzen, birplanteaketa eta asmo berriekin nerabeei zuzendutako zerbitzua abian jartzeko. Hilabete hauetan herriko eragileak ezagutu ditugu herriko baliabideak eta ezagutzak partekatzeko eta harremanak sortzeko asmoarekin.
GAZTELEKUA 12-17 urte bitarteko herritarrentzako zerbitzu bateratua da, bizi-aldi honi arreta berezia eskainiko diona norberaren proposamenak eta beharrak jasoz.
Guzti honi heltzeko GAZTELEKUA berriz irekiko dugu eta IREKIERA honetara gonbidatu nahi ditugu herriko nerabe guztiak. Horretarako bi toki desberdinetan ikusiko gara elkar ezagutzeko eta guztion proposamenak entzuteko. Lunch txiki bat izango dugu baita ere.
APIRILAREN 8a, OSTIRALA:
Tokia: San Gregorioko proiekzio gela
Odua: 17:00-19:30
APIRILAREN 9a, LARUNBATA:
Tokia: San Martingo kalostrako lokala
Ordua: 17:00-19:30
Hurrengo astetik aurrera GAZTELEKUA astero egongo da zabalik herriko nerabeentzako. Iker Lojo izango da zerbitzuaren arduraduna eta ORGUTEGIA honako hau izango da:
OSTIRALETAN: arratsaldeko 5etatik 8etara
LARUNBATETAN: arratsaldeko 5etatik 8etara
Zuen presentzia espero dugu!
Aizank Gazte! ANIMATU ETA PARTE HARTU!
Ataungo Suspertzailea, Iker Lojo Ochoa de Alda E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Ataungo Suspertzailea, Iker Lojo Ochoa de Alda E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.