Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
Inauteriak direla eta, Ataunen ere jai hau ospatzea proposatzen dizuegu, jai giroa eta euskal inauteriak berreskuratzeko asmoz.Horregatik, otsailak 13 ostirala, Hirutxilipurditan elkartearekin eta Otsoak dantza taldearekin batera, Ataungo Inauteria ospatuko dugu.
ATAUNGO INAUTERI JAIA
Otsailak 13 ostirala, San Gregorio auzoan
Egitaraua:
OHARRA: Ez ahaztu inauterietan gaudela, mozorrotuta etorri!!!
Animatu, alaitu eta gozatu Ataungo inauteri jaian!!!