Urriaren 15ean, larunbata, Arantzazuko Gandiaga Topagunean, ARTHITZ 2: Hatsetik hotsera izenburupean, bigarren arte-literatura-musika-dantza topaketak egingo dira, Mikel Laboa Katedrak, Ur Mara Museoak eta Arantzazu Gaur Fundazioak antolaturik.
11:00 IZARREN HAUTS-HONDARRAK: XABIER LETE IKERTUZ
Lourdes Otaegi eta Alex Gurrutxaga (hitzaldia)
12:30 IZARREN HAUTSA HAIZATUZ
Antton Valverde eta Anjel Lertxundi (mintzaldi musikatua)
17:00 AHAIRE DELIZIUS HUNTAN
Bedatse Liliak (musika eta dantza)
18:30 POETA NAIZENEZ GERO
Karlos Linazasoro eta Joxan Goikoetxea (poesia eta musika)
20:00 UHOLDE HANDIA: ARKAREN ISTORIO BAT
Susana Cencillo, Hilario Rodeiro, Marije Ugalde, Bergarako musika-eskolako haurren abesbatza eta Koldobika Jauregi (musika eta performance-a)
Doakoa izango da euskaraz egingo den ekitaldi honetarako sarrera. Informaziorik behar izanez gero, deitu 943716575 telefono-zenbakira edo idatzi E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora.