Heltzear dugu 20. KORRIKA eta , ataundar, zatoz euskararen aldeko lasterketa erraldoi honetara. Horretarako, "HELDU DA, KORRIKA!" eguna ospatuko dugu eta bai udaletik eta bai Ataungo korrika batzordetik, parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu.
Martxoaren 30an hasiko da 20. KORRIKA Otxandion eta apirilaren 9an amaituko da Iruñean. Hamar egunez zeharkatuko du Euskal Herria eta 2.500kmtik gora egingo ditu euskararen lasterketak. Apirilaren 7tik 8ra -ostiraletik larunbatera- pasako da Goierritik KORRIKA.
Hori dela-eta, herrian, girotzeko eta lasterketan parte hartzeko egitarau oparoa antolatu dugu.
KORRIKA TRENA
Martxoaren 30etik apirilaren 9ra
Eskolako patioan ERAKUSKETA izango da. Bertan, 20 edizio hauetako logo, lelo eta haurren irudiak izango ditugu ikusgai.
HELDU DA, KORRIKA!!!
Apirilak 7, ostirala
KORRIKA TXIKIA (14:30-16:00)
14:30ean udaletxetik abiatuko da KORRIKA TXIKIA eta eskolara arteko bidea egingo dute herriko haurrek. Ondoren, "Zirkorrika" dantza-koreografia izango dugu haurren eskutik eta jarraian, Guraso elkarteak, txokolatea banatuko du eskolara bertaratzen diren guztien artean.
BADATOR, BADATOR KORRIKA!!!
18:00etan San Gregorioko "portu gainean" zirkoaren zain geratuko gara eta plazara arteko bidea egingo dugu.
18:15ean ANTZERKI IKUSKIZUNA
19:30ean OTSOA DANTZA TALDEArekin ERROMERIA trikitilarien laguntzaz.
20:30ean TALO-JANA bertso solasaldiaz.
Talo-janerako txartelak ondoko leku hauetan egongo dira salgai apirilaren 4ra arte: Troskaeta taberna, Sutegi taberna, Martintxo eta Errotaundi. Txartelen prezioak honakoak izango dira: helduena, 10€ eta haurrena, 5€ ( 14 urtera arte). Bertso solasaldia, berriz, Iker Zubeldiarekin eta Iban Urdangarinekin izango dugu.
22:30ean FLASHMOD ikustaldia. HIRU TXILIPURDITAnen eskutik.
23:00etan LEKUKO ERAMALEAREN ZOZKETA
IBILBIDEA
Bi aldiz igaroko du KORRIKAk gure eskualdea.
Hauxe ibildidea:
Zumarraga 02:09
Beasain 02:58
Ordizia 03:55
Zaldibia 06:44
Ordizia 07:09
Lazkao (Senpere) 07:15
Idiazabal 08:23
*Informazio gehiago (http://www.korrika.eus/attachments/article/2171/KORRIKA%20ibilbidea.pdf)
Ataundarrok, ordea, egunsentian elkartuko gara Senpereko biribilgunean ( Renault parean). Beraz, hurbildu bertara eta eman diozaiogun gure bultzada.
KORRIKA banderolak
Korrikak irauten duen bitartean ekimenarekin bat eginaz etxeetako balkoi eta leihoetan banderolak jartzeko gonbita egiten dizuegu. Eskuragarri izango dituzue (doan) Errotaundin, Sutegin eta Troskaetan martxoaren 29an.
KORRIKA AMAIERA- AUTOBUSA
Apirilaren 9an amaituko da KORRIKA Iruñan. Bertara hurbiltzeko autobusak antolatuko dira eskualdetik. Hori horrela, izena eman ohiko lekuetan ( Troskaeta tabernan eta Sutegi tabernan) apirilaren 5a baino lehen.
Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa....KORRIKA!!!!
Ataungo Udala eta KORRIKA batzordea