Artikuluak

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmena sinatu dugu

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmena sinatu dugu

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmena izenpetu dute 2017rako. Honen bitartez, EGK-k zubi-lana egiten jarraitu ahal izango du, hau da, gazte eta gazte-elkarteen ahotsa entzunaraziz eta haien ideiak eta proposamenak jaso eta helaraziz. Argazkian ikus daitekeen bezala, Denis Itxaso, Kultura eta Gazteriako Diputatuak eta Maialen Olabe, Euskadiko Gazte Kontseiluko presidenteak sinatu dute bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena.

Asmo horiek aurrera eramateko lan-arlo orok hainbat proiektu eta egitasmo eramango ditu aurrera Gipuzkoako lurraldeak. Besteak beste, Gipuzkoako Astialdi Foroaren koordinazioa eta indartzea anitzagoa izan dadin, Lan egokiaren kanpaina edota Gune Anitza zigiluaren gizarteratzea.

Lan egokiaren kanpainaren bitartez gazteontzat egokia zer den irudikatu nahi du, eskariak modu propositibo eta errealista batean irudikatu. Era honetan prekarietatea murriztu eta lan egokia sustatzen den heinean, gizartea gazteen lanpostuen kalitatearen garrantziaz kontzientziatzea espero da

Gune Anitza, Aniztasunarekiko aldekotasuna erakusten duen zigilua, 2016an sortu genuen EGKn eskubide eta askatasun berdintasuna defendatzen duten lekuak identifikatu ahal izateko. Hitzarmen honetan pausu bat gehiago emango dugu, espazio horiek izan behar dituzten ezaugarriak gida batean proposatuz. Hauek gizarteratuz, zeharkako balore bezala txertatu nahi dira. Hau da, ez espazioak sortuz, baizik eta existitzen diren espazioak egokituz.

Aipatutako guztia aurrera eramateko, Gipuzkoako Foru Aldundiak 27.000 € emango dizkigu.

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmena sinatu dugu - EGK