Europako faunan gaur egun desagertzeko arrisku handiena duenetako bat denez, babestuta dago. Etorkizuna izan dezaketen azken multzoak Europako mendebaldekoak izan daitezke. Animalia txiki hau oraindik ere Ataunen aurkitzen da, eta berebiziko garrantzia du denok honen berri izatea. Izan ere, animalia txiki honen bizimoduaren eta dituen arriskuen ezagutzaren bidez lortuko baitugu denon artean denbora luzez gure herrian bizi-irautea.

 

 

Azkenean,

maite duguna baino ez dugu gordeko,

ulertzen duguna baino ez dugu maitatuko,

irakasten zaiguna baino ez dugu ulertuko.

(Baba Dioum)

Bisoi europarra  gure artean