Landareen alderdirik gizatiarrena ezagutzeko ibilaldi gidatua

Gure basoak leienda ugariren iturri izan dira, eta sinesmen zaharrak iruditzen zaizkigun arren, paisaia ikusteko dugun moduan eragiten jarraitzen dute. Horren adibide, gure arbasoek sakratuak kontsideratzen zituzten hainbat landare ditugu.

Landare hauek ezagutzeko, Aralarko Parketxeak ibilbide eroso bat proposatzen dizu. Lizarrustiko aparkalekutik abiatuta, Alleko mendiaren magaletik doan pagadian zehar ibiliko gara, berriz ere Lizarrustira itzultzeko. Hitzordua abuztuaren 29an izango da, larunbatarekin, goizeko 10:00etan.

Aforoa mugatua denez, izena ematea derrigorrezkoa izango da. Prezioa pertsonako 4 eurokoa da.

Covid-19 osasun-prebentziorako indarrean dauden neurriak hartuko dira.

 

INFORMAZIO GEHIAGORAKO ETA IZENA EMATEKO:

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

943180335 / 688895069

www.gipuzkoanatura.eus

 

Naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea

Abuztuaren 21ean, larunbatarekin, goizeko 10:30etik aurrera, Baso bainua deituriko saio berezia egingo da, Amaia Agote adituaren eskutik. Japonian sortutako Shinrin-Yoku jardueran oinarritua dago; han, herritarren estres-maila murrizteko diseinatutako osasun-programa nazional baten barneratua dago. Baso-bainua naturarekin bat egiteko praktika salutogenikoa da, zentzumenak basoaren atmosferara irekiz, ingurunearekiko lotura emozionala sustatzen da. Parte-hartzaileen ongizatea hobetzea, estresa arintzea eta atsedena sustatzea ditu helburu. 

INFORMAZIO GEHIAGORAKO ETA IZENA EMATEKO:

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

943180335 / 688895069

www.gipuzkoanatura.eus

Jentilen lurraldean iparraren bila

Esaera zahar batek dio “izena duenak, izana du”. Jose Miguel Barandiaran beti aritu zen izena zuen guztia ikertu nahian. Horregatik Ataunen, bere jaioterria, Euskal mitologiarekin lotutako izen eta kondaira ugari aurkitu daitezke.

Abiapuntu horretatik Barandiaran Museoak, udan zehar ere, mitologiarekin lotutako orientazio jolas bat eskaintzen du. Barandiaranek egin zuen bezala, pertsonaia mitologikoen urratsen atzetik San Gregorio auzoa goitik behera zeharkatzeko asmoz. Ez dakigu jentil edo lamiarik agertuko den, baina familian edo lagunen artean goiz ederra pasatzeko aitzaki bikaina izango da.

Hitzordua Barandiaran Museoan bertan izango da, goizeko 11:30etan, uztailaren 17an eta 31n eta abuztuaren 14ean eta 28an hain zuzen ere. Amaieran errota eta zerrategia uraren bidez martxan ikusi ahal izango dira.

Aurretik izena ematea ezinbestekoa da eta jardueraren prezioa 3€ dira. Indarrean dauden COVID-19 aurkako prebentzio neurriak hartuko dira.

 

 INFORMAZIO GEHIAGORAKO ETA IZENA EMATEKO:

  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

943180335 / 688895069

www.gipuzkoanatura.eus

 

Urak sorturiko paisaia harrigarriak ezagutzeko ibilaldia

Aralar bezalako sistema karstiko batean, ura bere barrunbeetan pilatzen da. Hala ere, tarteka lur-azpitik atera eta erreka eta osin ederrak sortzen ditu. Uraren indarra erakusten duten adibide hauetako batzuk Zaldibiako Arkaka inguruan ditugu.

Uztailaren 24an, larunbatarekin, bertako altxorretako bat ezagutzeko aukera izango dugu Aralarko Parketxearen eskutik. Horretarako, Arkakako aparkalekutik hasi (errepidea amaitzen den lekutik), eta errekak eginiko bidea jarraituz Osinberdeko putzuraino iritsiko gara.

Ibilbideak bi kilometro eskas ditu (km bat joateko eta beste bat itzultzeko), zailtasunik gabekoa da  eta adin guztietara zuzenduta dago. Bertako hidrologia eta horren inguruan sorturiko kultura izango dira hizpide, abeltzaintza eta leku-izenak tartean. Gainera, amaieran bainu bat hartzeko aukera egon daiteke.

Aforoa mugatua denez, izena aurrez ematea derrigorrezkoa da.

Indarrean dauden Covid-19 osasun-prebentziorako neurriak hartuko dira.

 

INFORMAZIO GEHIAGORAKO ETA IZENA EMATEKO:

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

943180335 / 688895069

www.gipuzkoanatura.eus

 

Barandiaran Museoa egunero zabalik apirilaren 1etik 11ra 10:00etatik 14:00etara. 

Mitologia orientazio-jolasa eskainiko da bi larunbatetan 11:30etan eta bisita gidatu bereziak eskainiko dira jaiegun guztietan 11:30etan ere.

Martxoaren 13an, larunbatarekin, saio berezia eskainiko da Ataungo Herri Antzokian. Ataunen Jose Migel Barandiaranek lan handia egin zuen mitologiaren transmisio soka eten ez zedin. Zehazkiro, ahozko tradizioa paperean bilduz altxorra utzi zion herriari eta horri esker, Ataungo hainbat txoko eta istorio mitologiko ezagutarazten dira urtero Jentilbaratza Kultur Elkartearen eskutik.

Kontalaria “Marimunduko” izango da, Maitane Aizpurua ataundarra, baina, ez da bakarrik etorriko… Aukera paregabea da, Jose Migel Barandiaranek jasotako kondaira mitologikoak ezagutu eta giro goxo eta magiko batean arratsaldea familian igarotzeko. Ordubete inguruko saioa izango da, arratsaldeko 17:00etan hasiko dena eta aurrez erreserba egitea nahitaezkoa izango da.

Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko: 943 18 03 35 / 688 89 50 69 / E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Esaera zahar batek dio “izena duenak, izana du”. Jose Miguel Barandiaran beti aritu zen izena zuen guztia ikertu nahian. Horregatik Ataunen, bere jaioterria, Euskal mitologiarekin lotutako izen eta kondaira ugari aurkitu daitezke.

Abiapuntu horretatik Barandiaran Museoak mitologiarekin lotutako orientazio jolas bat eskaintzen du. Barandiaranek egin zuen bezala, pertsonaia mitologikoen urratsen atzetik San Gregorio auzoa goitik behera zeharkatzeko asmoz. Familian edo lagun artean goiz ederra pasatzeko aitzaki bikaina!

Hitzordua Barandiaran Museoan bertan izango da, otsaileko igandeetan, goizeko 11:30etan (bi orduko iraupenarekin). Amaieran errota eta zerrategia uraren bidez martxan ikusi ahal izango dira.

Igaratzako Historiaurreko altxorrak ezagutzeko ibilaldi gidatua Jose Antonio Mujikarekin. Neolitotik erromatar garaira.

Gutxi dira Gipuzkoan Aralar bezalako tokiak eta are gutxiago Igaratza bezalako bazterrak. Paisaia hunkigarriaz gainera, bisitariak aziendaren zintzarriek onduriko doinuaz goza dezake han; hitz bitan, bakea senti daitekeen txoko urri horietakoa da Igaratza, hiri-eremutik gertu, baina, era berean, oso urruti dagoen paradisu txiki bat.

2012. urtetik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko Jose Antonio Mujika irakasleak zuzenduriko ikerketa-taldeak, miaketa lanaren ondorioz Igaratzan idorotako zenbait elementutan nahiz lehendik (batez ere Barandiaranen lanari esker) ezagutzen ziren beste egitura batzuetan arkeologikoki esku hartu du, behin baino gehiagotan emaitza harrigarriak lortuz, Beaskinarte eta Aiatzio izeneko guneetan egindako aurkikuntzak lekuko.

Lehendik ezagutzen ziren altxorrak hobe ulertzen laguntzeko eta, bereziki, berriki aurkitu direnak aurkezteko, ibilaldi gidatua antolatu dugu Aralarko Parketxetik Igaratzara irailaren 30ean (igandearekin), Jose Antonio Mujikaren gidaritzapean antolatu ere.

Aurrez izena eman beharko da eta plazak mugatuak izango dira.

 

Badator... hemen da... MITOALDIA 2018!

ARALARKO NARRASTI ETA ANFIBIOAK EZAGUTZEKO IRTEERA

Aralarko Parketxeak aukera ezin hobea eskainiko du aurten ere inguruotan aurki daitezken narrasti eta anfibioak ezagutzeko, Ander Izagirre adituaren eskutik.

Ataungo Lareoko urtegiaren inguruan egingo da irteera maiatzaren 20an,  eta hitzordua Lizarrustiko Parketxean izango da, goizeko 10:00etan.

Jarduera goiz osokoa eta ibilaldia zailtasunik gabekoa izango da.

Urtegiaren inguruan narrasti eta anfibio espezie ugari bizi dira, lekua ezin aproposagoa da animalia hauentzat, ura baliabide dutela, inguruan dauden baso, harkaitz, zelai eta sastraka ugari dituzte eta babesleku Purchase Viagra gisa.

Irteera hau adin guztientzat dago pentsatuta, helduak zein haurrak, familiak zein norbanakoak. Aukera paregabea da Aralarren ditugun anfibio eta narrastiei buruz gehiago ikasteko, ikusiz ikasten baita eta ezagutuz maitatzen da eta.

Ander Izagirre gaian aditua den Elgoibartarra da eta urte asko daramatza Euskal Herriko anfibio zein narrastiei buruz ikerketak egiten. Inguruan dugun aberastasun herpetologikoa balioztatzen  erakutsiko digu eta baita bertako espezie desberdinak bereizten ere.

Zatoz Aralarko sekretuak ezagutzera!

Izena emateko (nahitaezkoa) eta informazio gehiagorako honako telefono zenbakiak daude bisitarien eskura: 943 18 03 35 / 688 89 50 69, hala nola helbide elektronikoa E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. .

Prezioa 5€-koa izango da pertsonako.

 

Aralarko Parketxe Hedatua

(Barandiaran Museoa eta Lizarrustiko Parketxea)