Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

MARTXOAK 13,16

Asteburu honetan, Martxoak 13 eta 16-an izango duzue soilik pelikula, Martxoak 15-ean Eneko Dorronsororen kontzertua bai dugu, beraz helduentzako soilik proiektatuko dugu, ostiralean eta astelehenean. LA LLAMADA: Segovia. “Iparrorratza” kanpaleku kristaua. Bernarda moja berriak, kanpalekua salbatu nahi du "Fedean biziko gara" abestiarekin. Milagros ahizpak, zalantzak dituen emakume gazteak, gogoan du zein gustuko zuen Presuntos Implicados. Eta Maria eta Susanak, zigortutako bi nerabek, Suma Latina musika taldea osatzen dute. Baina, gau batean, Mariari Jainkoa agertu zitzaionean, guztia aldatu zen.

MARTXOAK 8_M8ko antolatzaile taldea eta Ataungo Gaztelekua

2020ko MARTXOAREN 8ko ADIERAZPENA ETA EGITARAUA

Azken bi urteetan Euskal Herriko mugimendu feministak Martxoaren 8an greba feminista arrakastatsuak eraman ditu aurrera , bizitzak eta haiek sostengatzeko zaintzak e rdigunean jartzeko beharra mahai gaine an jarriz 

Aurtengo honetan ez da grebarik egingo, ez arrazoirik falta ez zaizkigulako, gure aldarrikapenak egiteko modu eta formulak anitzak direlako baizik.
Martxoaren 8 honetan barrura begira jarri gara, antolakuntzan jarri nahi dugu fokua, mugimendu feminista indartsu batek ezin bestekoa baitu emakumeon arteko elkarlana eta elkar aitortza. Elkarrekin antolatuz bakarrik lortuko baitugu
gure borroka aurrera eramatea.
Aurten ere, beste urte batez, gure aldarrikapenak berresten ditugu : Ataun feminista lortze ko bidean paus o irmoak ema tera gatoz! Emakume eta gizonen arteko benetako aukera berdintasuna bizitzako eremu guztietan aldarrikatu eta landu behar dugu, hezkuntzan, lanean, familian, lagunartean, militantzian, aisialdian eta gure arteko harremanetan.
Aurtengo martxoaren 8an ere A taunen eta Goierrin antolatutako ekintza eta ekitaldietan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu herritarrak, beste urte batez, borrokara bat u eta kaleak indarrez hartzeko!
Aurtengo martxoaren 8a ere ez da makala izango!

Ataungo EHBildu
Ataungo EAJ
Agauntza Guraso Elkartea
Aizkoate Kultur Elkartea
Ataun Irratia
Atsedentoki jubilatuen elkartea
Barandiaran Museoa
Biboletak talde feminista
Jentilbaratza Kultur Elkartea
Joxemiel Barandiaran herri ikastetxea
Otsoak Dantza Taldea
Otsotarrak elkartea
Torto Gazte Asanblada

LDTko KANALEN ALDAKETA DIBIDENDU DIGITALAGATIK

 ITELAZPI S.A. Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa da, eta bere ardura CAEn 2. dibidendu digitala egieta da. prozesu horrek LTDko emisio batzuei eragingo die, eta kate berrietan sintonizatu beharko dira; nolanahi ere, egungo telebista-eskaintza berdina izango da.

ITELAZPI EITB Taldearen emisioak lurraldearen %100ean egokitzearen arduraduna da. Era berean, biztanleria- detsitate txikiko eta orografia konplexu eremuetan estatu-estaldurako emisioak egokitzeaz arduratzen da. Merkataritza- operadoreak zerbitzua emateko betebeharrik ez duen lekuak dira hauek.

Jakinarazpen honen amaieran, egingo diren jarduketen datu teknikoak aurkituko dituzu (atxikirik dagoen dakumentuan). Dibidendu digitalaren prozesuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, gure webgunean duzu: www.itelazpi.eus

 

Zamudio, 2020ko martxoaren 4a. 

2020ko MARTXOAREN 4ko BANDOA

LANGILE BAT KONTRATATZEA

Lan pilaketa dela eta, Ataungo Udalak langile bat kontratuko du herri-laneterako, lanaldi osoan, eta gehienez zazpi hilabeterako. Langilearen eginkizunei buruzko informazioa Udaletxean bertan emango dizuegu. Interesa duzuenok Lanbiden eman behar duzue izena, martxoaren 10etik 18ra bitartean.                 

SILO-BOLEN PLASTIKOAK BILTZEKO EGUTEGIA

Hilean behin biltzen dira silo-bolen plastikoak. Hauxe da egutegia:

Urtarrilak 21

Otsailak 18

Martxoak 17

Apirilak 21

Maiatzak 19

Ekainak 23

Bilketa-guneak, berriz, ohikoak: Otadi Zelai baserria, mediku etxearen atzealdea (San Martin), Saltxeberriko bidegurutzea, Agerreko bidegurutzea, San Gregorion Intxaustiko zubia, Arratiñe baserrirako bidegurutzea eta Lauztiturrieta baserria.

SAN GREGORIOKO PILOTALEKUKO ARGIA

San Gregorioko pilotalekuan argia pizteko fitxak Sutegin edo Troskaetan hartu behar dira.

EUSKARALDIKO BATZORDEA

Euskaraldiko herri batzordea osatzeko bilera martxoaren 11n izango da, 19:00etan, Udaletxean.

Animatu eta parte hartu!  

ERROLDA ETA BIZIKIDETZA AGIRIAK

Errolda-agiria eskatzeko norbera etorri behar da, edo, bestela, ordezkatzen den pertsonaren baimena ekarri behar da. Bizikidetza-agiria eskatzeko berdin: etxebizitza berean bizi diren 18 urtetik gorako persona guztien baimena behar da.

UDALETXE ATZEKO BARATZEA

Udaletxe atzean dagoen baratzea erabiltzeko interesa duzuenok, eman ezazue izena udaletxean. Pertsona bat baino gehiago izanez gero, zozketa  egingo da.

HIZKETALAGUNA EGITASMOA

 

Euskara ikasten ari bazara eta mintzamena landu nahi baduzu, edo euskara ikasten ari direnei lagundu nahi badiezu, eman izena martxoaren 18a baino lehen:

Whatsappez: 616758758

                                                Telefonoz: 943180011

                                                   Posta elektronikoz: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Indartu zure euskara eta lagundu euskarari indartzen!  

HAURRESKOLA ZABALIK URTE OSOAN

 Gogorarazi nahi dizuegu Ataungo Haurreskola zabalik dagoela urte osoan, eta edozein garaitan daukazuela aukera  0-2 urte bitarteko haurrak matrikulatzeko eta hara eramaten hasteko. Telefonoa: 943.18.03.76

 

ZINE KARTELDEGIA martxoak 6,8 eta 9

Asteburu honetan, Martxoak 6,8 eta 9an Herri Antzokiko helduen emanaldian Erase una vez en Hollywood eta haurrentzako Terra willy:planeta ezezaguna duzuela. Terra willy Willy mutil koskorra espazioan zehar bidaian dabil gurasoekin. Espazio ontzia istripuz suntsituko zaie, Willy ontzitik kanporatua izango da larrialdietarako kapsula batean, eta gurasoengandik urrun, esploratu gabeko planeta basati batean lur hartuko du. Buck biziraupen robota eta Flash alienígena lagun hartuta, Willyk gurasoekin bat egiteko modua aurkitu behako du, mundo berri liluragarri honen sekretuak ezagutzen dituen bitartean. ÉRASE UNA VEZ EN...HOLLYWOOD Aktore biziaren inguruko historia da, bere gertakizunak garai zaharreko Hollywodera eramango gaituzte, egoera historikoak berrikusteko. Egunetik egunera aktore baten bizia nola beraka doan ikusten du aktore printzipalak eta exitoa izateko malda eta oztopo gehiago azaltzen zaizkio. Bere lagun mina duen beste aktore oraindik frustratuago batek lagundu ahal izango dio.

ZINE KARTELDEGIA martxoak 6,8 eta 9

Asteburu honetan, Martxoak 6,8 eta 9an Herri Antzokiko helduen emanaldian Erase una vez en Hollywood eta haurrentzako Terra willy:planeta ezezaguna duzuela. Terra willy Willy mutil koskorra espazioan zehar bidaian dabil gurasoekin. Espazio ontzia istripuz suntsituko zaie, Willy ontzitik kanporatua izango da larrialdietarako kapsula batean, eta gurasoengandik urrun, esploratu gabeko planeta basati batean lur hartuko du. Buck biziraupen robota eta Flash alienígena lagun hartuta, Willyk gurasoekin bat egiteko modua aurkitu behako du, mundo berri liluragarri honen sekretuak ezagutzen dituen bitartean. ÉRASE UNA VEZ EN...HOLLYWOOD Aktore biziaren inguruko historia da, bere gertakizunak garai zaharreko Hollywodera eramango gaituzte, egoera historikoak berrikusteko. Egunetik egunera aktore baten bizia nola beraka doan ikusten du aktore printzipalak eta exitoa izateko malda eta oztopo gehiago azaltzen zaizkio. Bere lagun mina duen beste aktore oraindik frustratuago batek lagundu ahal izango dio.

OTSAILAK 28 Kaffka antzezlana

Gogoratu denok, ostiral honetan, Otsaialk 28, 20:00tan, gurekin duzuela zita, Ataungo herri antzokian, KAFFka ikuskizunerako. Sarrerak oraindik salgai dituzue. Animatu!!!!!!!! "Antzezlana dela eta gogoratu ez dela ostiralean, igandean eta astelehenean proiekziorik emango" _______________________________________________________________________________

ZINE KARTELDEGIA (Urtarrilak 31 eta Otsailak 2 eta 3)

Kaixo! Asteburu honetan, Herri Antzokiko zine-emanaldian, helduen saioan ‘70 Binladens’ thriller filma izango dugu gazteleraz. Raquel izango da film honen protagonista, 35.000 euro halabeharrez behar dituen emakumea. Raquel bakuarekin akordioa ixteko zorian dagoenean, bi lapurrek egoera korapilatuko dute. Haurren film emanaldian berriz, ‘Super Lopez’ izango dugu gazteleraz. Film honetan berriz, protagonista superbotere harrigarriak dituen eta ezkutuan gordetzen dituen gizon bat da. Baina gaztetako maitalea konkistatzerakoan, sekretua arriskuan jarriko duena. Gustuko izango dituzuelakoan, Ondo pasa asteburua!

ZINE KARTELDEGIA (Urtarrilak 24, 26 eta 27))

Kaixo! Asteburu honetan, Herri Antzokiko helduen emanaldian, ‘LOU. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian.´ dokumentala izango dugu euskaraz Biboletak proposatuta. Dokumental honetan 80ko hamarkadan emakumeek izan zuten lekuaz, euskaraz eta, estetikaz gain, jarrerak izan zuen garrantziaz hitz egiten da. Lou Olagua erreferentetzat hartuz. Ostiralean eta astelehenean proiektatuko da eta aste honetan ez da haurren saiorik izango. Bestalde, igandean ‘Zaldi urdina´antzezlana izango dugu arratsaldeko 19.00etan. Antzezlan honen bidez, Euskal Herrian bizi izandako 1980ko hamarkada etorriko zaigu gogora. Baita “zaldi zuriaren” auzia ere, entzuterako garaiko gazteria, rock musika, hiesa eta heriotza, gatazka politikoa eta botereen esku beltzarekin lotuko duguna. Sarrerak agortuak daude. Gustuko izango dituzuelakoan, Ondo pasa asteburua!