Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Ataun irratiaren udako kastiña eta udako programazioa martxan dira

Ataun irratiaren udako programazioa aurkeztu dugu gaurko honetan. Eguneroko goizek beraien osagaia eta bizi puntua hartuko dute beti bezala, baina oraingo honetan, hainbat berrikuntza sartu dira. Ekainaren 25etik hasi eta abuztuaren 31 bitartean izango da aktibatuta udako programazioa. Ementxe duzue:

Ekainak 25etik aurrera: Zbildua saioa astelehenetik-ostiralera 21:00etatik 23:00etara

Ekainak 30etik aurrera: Top ATI Summer (Top ATI 4.denboraldia) saioa larunbatero 15:00retatik 17:00etara.

Uztailaren 2tik aurrera: Top POP saioa astelehenetik-ostiralera 11:00etatik 13:00etara.

Uztailaren 2tik aurrera: Nahikobero (Nahikoa da 4.denboraldia) saioa astelehenetik-ostiralera 14.00etatik 16:00etara.

Berremanaldi eta laburpenak:

Top POP: Larunbatero 11:00etatik 13:00etara.

Nahikobero: Larunbatero 13:00etatik 15:00etara.

Top ATI: Igandero 11:00etatik 13:00etara.

Hauxe izango da 2018ko udako programazioa. Abuztuan berriz, irailetik hasitako saioen berremanaldiak entzuteko aukera izango da eta aurretik izandako beste hainbat saio ere bueltan izango dira.

Bestalde, uda honetan Ataun irratian lan egiteko jendea aurkitzen ari gara. Gurekin kontaktuan jarri nahiko bazenu, erabili ezazu E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoa. Informazio gehiago www.ataunirratia.com atarian eskuragarri izango duzue.

25 URTE BIDEA ARAKATZEN, MURKONDO ELKARTEAREN HISTORIA ERAKUSKETA

Ekainaren 11tik 18ra izango du lekua san gregorioko Elkargunean 25 urte bidea arakatzen, Murkondo Elkartearen Historia erakusketak. 19:00etatik 20:00etara izango da egunero, asteartean, hilak 12 ezik. Ekainaren 14an, osteguna, erakusketaren aurkezpena izango da Elkargunean bertan 19:30ean, historiaren nondik-norakoak agertzeko.

APAIZ LANGILEAK, APAIZAK BAKARRIK?JOAN ALDASORO GOGOAN HITZALDIA

Ekainaren 12an, asteartea, Murkondo Kultur Elkartearen kultur astearen barruan izango den lehen hitzaldi-tertulia izango da "Apaiz langileak, apaizak bakarrik?". Aiako Haitzarri elkartean izango da 19:00etan, bertan Larbuko Prontxio Auzmendi eta San Gregorio-Txikiko Joanito Dorronsoro izango dira hizlari.

ZINE DENBORALDIAREN AMAIERA

Jada zine denboraldiari eman diogu amaiera eta bertaratu zareten guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu. Azarorarte berriro ez dugu zine emanaldirik izango baina tartean diren ekintzen berri emango dizuegu.

Eskerrik asko!

Maiatzak 25-27-28 asteburuko zine karteldegia

Asteburu hontan emango diogu amaiera 2017-2018 zine denboraldiari.

Denboraldiko azken haurren filma “Ferdinand” izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen animazioa. Helduen filma “Buda explotó por vergüenza” izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen drama da hau eta Biboletak Ataungo emakumeen taldearekin elkarlanean proiektatuko da.

UDAKO BEGIRALEEN LAN-DEIALDIA

Udako haur zaintza, begirale eta bolondres edo praktiketarako lan-deialdia.

UDAKO ESKAINTZA

Udako udaleku eta kirolen eskaintzako informazio eta izen-emate fitxak.

HARKAITZ CANOREKIN SOLASALDIA

Maiatzaren 31n, osteguna arratsaldeko 19:00etan Harkaitz Canorekin solasaldia izango dugu udaletxeko ganbaran, solasaldi hau Liburutegia, Irakurle taldea eta Otso irakurkleak taldeek elkarlanean antolatutakoa da.

 

MAIATZAK 18-20-21 ASTEBURUKO ZINE KARTELDEGIA

 

Asteburu hontan haurren filma, aurreko asteburuan Coco proiektatu behar bagenuen ere, arazo batzuk tarteko Paddington 2 euskaraz proiektatu genuen, asteburu hontan izango dugu “Coco” filma. Helduen filma “Suburbicon” izango da, 16 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko thrillerra.

 

ARALARKO HERPETOFAUNAREN ATZETIK

ARALARKO NARRASTI ETA ANFIBIOAK EZAGUTZEKO IRTEERA

Aralarko Parketxeak aukera ezin hobea eskainiko du aurten ere inguruotan aurki daitezken narrasti eta anfibioak ezagutzeko, Ander Izagirre adituaren eskutik.

Ataungo Lareoko urtegiaren inguruan egingo da irteera maiatzaren 20an,  eta hitzordua Lizarrustiko Parketxean izango da, goizeko 10:00etan.

Jarduera goiz osokoa eta ibilaldia zailtasunik gabekoa izango da.

Urtegiaren inguruan narrasti eta anfibio espezie ugari bizi dira, lekua ezin aproposagoa da animalia hauentzat, ura baliabide dutela, inguruan dauden baso, harkaitz, zelai eta sastraka ugari dituzte eta babesleku Purchase Viagra gisa.

Irteera hau adin guztientzat dago pentsatuta, helduak zein haurrak, familiak zein norbanakoak. Aukera paregabea da Aralarren ditugun anfibio eta narrastiei buruz gehiago ikasteko, ikusiz ikasten baita eta ezagutuz maitatzen da eta.

Ander Izagirre gaian aditua den Elgoibartarra da eta urte asko daramatza Euskal Herriko anfibio zein narrastiei buruz ikerketak egiten. Inguruan dugun aberastasun herpetologikoa balioztatzen  erakutsiko digu eta baita bertako espezie desberdinak bereizten ere.

Zatoz Aralarko sekretuak ezagutzera!

Izena emateko (nahitaezkoa) eta informazio gehiagorako honako telefono zenbakiak daude bisitarien eskura: 943 18 03 35 / 688 89 50 69, hala nola helbide elektronikoa E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. .

Prezioa 5€-koa izango da pertsonako.

 

Aralarko Parketxe Hedatua

(Barandiaran Museoa eta Lizarrustiko Parketxea)