Abenduak 30, MeMoria Historikoa

Abenduaren 30ean, Memoria Historikoaren jardunaldiak aurtengoz bukatutzat emateko Gerraren ondorioak jasan zituztenei omenaldia izango dugu Aiako Memoria Historikoaren oroitarrian. Aurreko kartelek 18:00etan izango zela adieraztenb bazuten ere, eguerdiko 12:00etan izango da.

 

Abenduak 9-11-12 asteburua

Astebuu honetan "Alícia a través del espejo" filma izango dugu haurrentzat. Helduentzat berriz, "El gran Lebowski", azken hau Ataungo Gazte Asanbladak proposaturikoa izanik.

 

Asteburu honetan emango diegu amaiera aurtengoz, zine emanaldiei urtarrilerarte. Gogoratu, abenduaren 18an "Francoren Bilobari gutuna" izango dugula iluntzeko 19:00etan.

 

Abenduak 2-4-5 zine karteldegia

Asteburu honetan helduen filma "Un otoño sin Berlín" izango da, haurren filma, berriz, "Zootrópolis".
 
Hurrengo asteburuan Ataungo Gazte asanbladaren txanda izango dugu helduen filma proposatzeko garaian, "El gran Lebowski"rekin emango die hasiera beraien zine proposamenei. Haurrena "Alicia a través del espejo" izango da. Eta gogoratu, hurrengo asteburuarekin emango diogula amaiera urteari.
 

HASI DA ZINEMA DENBORALDI BERRIA

Azaroaren 18an ekin genion zinema denboraldi berriari. Hilean behin, azken astean, Biboletak Ataungo Emakume Taldeak eta Torto Ataungo Gazte asanbladak proposaturiko filmak eskainiko ditugu, eta E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidea edozein herritarren proposamenak jasotzeko prest dago.

 

Azken urteetan bezala, ordutegiak ondorengoak dira:

 

Helduen filma:

Ostiraletan, 22:00etan

Igandetan, 19:30ean

Astelehenetan, 21:00etan

 

Haurren filma:

Igandetan, 16:30ean.

Memoria Historikoa

Asteartean, hilak 22, iluntzeko 19:00etan Memoria Historikoa "Iragana gogora ekartzen" jardunaldien barruan, "Gu sortu ginen enbor beretik sor daitezen besteak. Euskararen gaineko diskurtsoez pentsatzeko gonbidapen bat" hitzaldia dugula udaletxeko Pleno Aretoan Idurre Eskisabel eta Lorea Agirreren eskutik.

 

kartela_2016_opt.jpg

Francoren bilobari gutuna

Urtero bezala, jada jarri dugu martxan "Francoren bilobari gutuna" antzerkirako sarreren zozketa gure Facebookeko orrialdean.

Parte hartzeko:

-Facebookeko Herri Antzokia orrialdera "Atsegin" behar da.

-Kartelaren argazkia jarri dugun sarrera elkarbanatu behar da (gogoratu, elkarbanatzeko garaian elkarbanaketa PUBLIKOA dela zehaztu behar dela bestela guk ezin dugu ikusi eta ondorioz ez da zozketan sartuko).

ZORTE ON!

Hamabigarren Argazki Raliko sari banaketa

larunbat honetan, hilak 19, eguerdiko 12:00etan Ataungo Hamabigarren Argazki Raliko sari banaketa eta argazkien proiekzioa izango dugu Herri Antzokian.

Bihar emango diogu hasiera zine denboraldiari

Bihar, hilak 18 emango diogu hasiera ikasturte honetako zine denboraldiari. Helduen filma "Spotlight" izango da, haurrena, berriz, "Angry birds".

Antzeztaun


Ostiral honetan, hilak 30, izango dugu Antzeztaunen 3. saioa. Joxemari Carrerek "Maitasunaren arbola (ipuin pre-erotikoak)" ikuskizuna eskainiko digu Artadi Kultur Elkartean 22:00etan.