Ekitaldi-egutegia

Aurreko hilabetea Aurreko eguna Día siguiente Mes siguiente
Urtea ikustea Hilabetea ikustea Astea ikustea Gaur ikustea Bilatu Hilabete espezifikoan joatea
AGAUNTZA ERREKAREN GARBIKETA
Igandea 09 Ekaina 2019, 09:00
Accesos : 234
Nein E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Honen bitartez, Otsotarrak elkarteko kideok ekain hasierako antolatu dugun erreka garbiketara gonbidatu nahi zaituztegu.

Helburuak:

  • Agauntza ibaiaren garrantzi ekologikoa: dugun altxorra baloratu.  
  • Errekara botatzen dugun zabor kantitateaz eta honek sortzen duen kalteaz jabetu.
  • Auzolanean berau garbitzeko ekarpenean ahalegindu.

Erreka garbiketara edonor dago gonbidatua, heldu, nerabe bai eta haurrak ere. Denon artean lan asko egin dezakegu!

NON EGINGO DA: Ekintza Astigarraga eta Bidebietako zubien artean burutuko dugu talde desberdinetan banaturik. Juntatzen den jendearen arabera garbitze eremua txikitu edo handituko da.

Erreka garbiketa ondoren mokadutxo goxoa  eskainiko da dastatzeko.

DATA: Ekainak 9, Igandea.

JUNTATZE LEKUA: San Martingo plaza.

ORDUA: 9:00 ordutan

IRAUPENA: 3 ordu inguru. Ondoren mokadua nahi duenarentzat.

BAKOITZAK EKARRI BEHARREKOA: Errekarako oinetako egokia (katiuska, zapatila zaharkituak),  eskularruak eta ahal bada guraize sendoak.

OHARRA: Eguraldi txarra balego ekintza beste data batera atzeratzea baloratuko da.

Localización San Martingo plazan elkartu

Itzultzea