Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
Jakinarazten dizuegu eskola-eremua itxita dagoela, eta ezin dela aterpera, futbol-zelaira eta urmaelaren ingurura joan. Mesedez, errespetatu arauak eta arduraz jokatu.
Eskerrik asko! Zaindu zuen burua eta zaindu ingurukoak!
Ostegunean, apirilak 23, Liburuaren nazioarteko Eguna da. Zer irakurri duzue itxialdian? Zein liburu daukazue esku artean? Bidali zuen gomendioak #ataundarroketxean traola erabiliz Instagram eta Twitter bidez, edo
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
ghelbidera, gustura partekatuko ditugu eta!
[Atxikituta dago dokumentua]
JARDUERA EKONOMIKOAN COVID-19 BIRUSAK ERAKINDAKO KALTE EKONOMIKOEI AURRE EGITEKO LAGUNTZEN GAINEKO INFORMAZIOA
COVID-19 birusak jarduera ekonomikoan eragin dituen kalte ekonomiko handiei aurre egiteko hainbat laguntza-bide jarri dira martxan; batzuk dagoeneko argitaratu dira, eta, beste batzuk bidean dira. Jarduera-arloak eta enpresa-motak askotarikoak dira: enpresa txiki eta ertainak, autonomoak edo ekintzaileak… Hortaz, garrantzitsua da informazio zehatza jasotzea, eta nora jo jakitea. Erakunde publikoen arteko koordinazio eta elkarlanean oinarrituta, honako informazioa helarazi nahi dizugu Ataungo Udaletik:
INFORMAZIO GUZTIA EGUNERATURIK AURKITUKO DUZUE GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK SORTU DUEN PLATAFORMAN:
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/covid19ekonomia
Argitaratu diren dirulaguntza guztien deialdiak eta gainerako informazioa lau ataletan banatuta dago:
1.- Lan-osasuna 2.- Lan-arloa 3.-Laguntza publikoak 4.- Zerga-arloa
DIRULAGUNTZEN KUDEAKETA ETA AHOLKULARITZA
Dirulaguntzak kudeatzeko, GOIEKI Goierriko Garapen Agentziaren laguntza eta aholkularitza jasoko duzu. Horregatik, bertara jo mesedez.
Autonomo edo ETE/PYME bakoitzaren egoera desberdina desberdina, esparruka banatu da arreta. Ggarrantzitsua da deitzen duzunerako informazioa eskura izatea:
● Lanean jarraitzen duzu? Bai → Nondik? Lantokian /Etxetik Fakturazioa %75 baino gehiago jaitsi zaizu. Ez → Noiztik? Martxoaren 14tik (RD 463/2020) / Martxoaren 29tik (RD 10/2020) ● Ze enpresa mota zara? Autonomoa, ETE/PYME. ● Langileak dituzu? ERTE bat aplikatu duzu? ● Finantziazio beharra duzu? Elkargirekin mailegua daukazu? Mailegurik behar duzu?
ADMINISTRAZIOA (bulego lanak etab.)
Tel: 943 16 09 70 / 658 75 55 23 E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
EKINTZAILETZA (merkatariak, tabernak, hasi berriak, lanbide autonomoak…)
Tel: 943 16 18 31/ 659 96 48 03 E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
INDUSTRIA (enpresak, tailerrak etab.)
Tel: 943 16 00 40 / 661 73 74 59 E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
TURISMOA (hotelak, jatetxeak, etab.)
Tel: 943 16 18 23 /610 40 51 49 E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
AUTONOMOENTZAKO OHARRA
Gipuzkoako Foru Aldundia garapen agentzien bidez ari da enpresa txiki eta ertainen (ETE) eta autonomoen kalteak baloratzen, gure kasuan GOIEKIren bidez, eta litekeena da laster laguntzaren bat ateratzea. Hori dela eta, GOIEKIrekin harremanetan jar zaitezten eskatu digute, zuetako bakoitzaren egoera aztertzeko eta laguntza eskaintzeko. Informazio gehiago:
www.goierri.eus 943 16 09 70 / 658 75 55 23 E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
SASIETA MANKOMUNITATEAREN OHARRA
ARROPA ZAHARREN BILKETA ZERBITZUA BERTAN BEHERA:
COVID-19 pandemiaren bilakaeraren ondorioz, gaurtik aurrera, martxoak 31, eta bestelako abisurik jaso arte, bertan behera geratzen da arropa zaharren bilketa zerbitzua. Beraz, mesedez, arropa zaharrak gorde itzazue etxean, harik eta egoera normalizatzen den arte.
Gogoratu bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua ere bertan behera geratu zela duela astebete. Gainerako hondakinen bilketak bere horretan jarraitzen du. Eskularruak, maskarak eta betaurrekoak ez direla inoiz edukiontzi horian sartu behar, errefusaren edukiontzian baizik.
Berrogeialdia bete behar baduzue, hau da, etxetik ezin bazarete ezertara atera, deitu lasai Udaletxera (943180011), erosketak egiteko eta zaborra ateratzeko laguntza emango dizuegu-eta. Zuen kasa moldatzeko modua baldin baduzue, oso kontuan izan zaborra nola eta nora atera: poltsa itxi batean atera behar duzue zabor guztia, bereizi gabe, eta pixoihalentzako edukiontzian bota behar duzue. Arduraz jokatu mesedez.
http://www.sasieta.eus/euskara/albisteak/arropa-zaharren-bilketa-zerbitzua-bertan-behera
Ez ahaztu birusari aurre egiteko modurik eraginkorrena etxean egotea dela. Zaindu zure burua eta zaindu ingurukoak!!
Ataunen, 2020ko martxoaren 31n