Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Badator, badator KORRIKA!!!!

Heltzear dugu 20. KORRIKA eta , ataundar,  zatoz euskararen aldeko lasterketa erraldoi honetara. Horretarako, "HELDU DA, KORRIKA!" eguna ospatuko dugu eta bai udaletik eta bai Ataungo korrika batzordetik, parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu.

Martxoaren 30an hasiko da 20. KORRIKA Otxandion eta apirilaren 9an amaituko da Iruñean. Hamar egunez zeharkatuko du Euskal Herria eta 2.500kmtik gora egingo ditu euskararen lasterketak. Apirilaren 7tik 8ra -ostiraletik larunbatera- pasako da Goierritik KORRIKA.

Hori dela-eta, herrian, girotzeko eta lasterketan parte hartzeko egitarau oparoa antolatu dugu.

KORRIKA TRENA

Martxoaren 30etik apirilaren 9ra

Eskolako patioan ERAKUSKETA izango da. Bertan, 20 edizio hauetako logo, lelo eta haurren irudiak izango ditugu ikusgai.

HELDU DA, KORRIKA!!!

Apirilak 7, ostirala

KORRIKA TXIKIA (14:30-16:00)

14:30ean  udaletxetik abiatuko da KORRIKA TXIKIA eta eskolara arteko bidea egingo dute herriko haurrek. Ondoren, "Zirkorrika" dantza-koreografia izango dugu haurren eskutik eta jarraian, Guraso elkarteak, txokolatea banatuko du eskolara bertaratzen diren guztien artean.

Gehiago irakurri...

agenda

Abuztua 2021
A A A O O L I
26 27 28 29 30 31 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5
Lr Abu 14 @11:30 - 01:30PM
Mitologia orientazio-jolasa
Lr Abu 21 @10:30 - 12:30PM
baso bainua lizarrustin
Lr Abu 28 @11:30 - 01:30PM
Mitologia orientazio-jolasa
Ig Abu 29 @10:00 - 01:00PM
Lizarrustiko paisaia ehundu duten zuhaitz magikoak

Sabinoren Bertso Liburua

  /twitterfacebook