Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
Abendura bitartean, ezagutu dezagun gure historia!
Urriak 29, "Karlismotik abertzaletasunerako bidea Ataunen". Jexux Aizpurua Barandiaranen eskutik hitzaldia udaletxeko Pleno Aretoan, iluntzeko 19:00ean.
Azaroak 3, "Neskato. Emakumeen ekarpena, gerra-ondoan, familia-ekonomian". Joan Abrilek eskainiko digu hitzaldia udaletxeko Pleno Aretoan, iluntzeko 19:00ean.
Azaroak 26, "Ataun 400 urte, desanexioa". Inazio Munduateren eskutik San Gregorioko Elkargunean iluntzeko 19:00ean.
Abenduak 13, "Gure sorlekuaren bila" filmaren proiekzioa eta Josu Martinez zuzendariarekin solasaldia. San Gregorioko Elkargunean, iluntzeko 19:00ean.
Abenduak 26, "Gerrako hotsak", Ruper Ordorikaren kontzertua Herri Antzokian, gaueko 22:00ean.
Abenduak 27, "Gerraren ondorioak jasan zituztenei omenaldia". Aiako Memoria Historikoaren oroitarrian, eguerdiko 12:00etan.
"10. urtea da jada aurtengoa buru belarri gabiltzana Liburu eta Disko azoka antolatzen. Abenduaren 11,12 eta 13an izangoda San Gregorioko Elkargunean. Honen harira, urtero bezala, herritar guztien ekarpenak jasotzea gustatuko litzaiguke. Aurrerago emango dugu elkartzeko informazio gehiago. Animatu, zure zain gaude! Irakurle Taldea"
aurtengo Antzeztaun saioei amaiera emateko, ostiral honetan, hilak 16, Iñaki Agirrezabalen eskutik "Urak ekarritakoak" ikuskizuna izango dugu Troskaeta Tabernan gaueko 22:00ean.
Animatu eta gozatu!!
Atez ate banatzen den Udal Agiria, aurrerantzean, nahi duen herritarrak, helbide elektronikoz ere jasotzeko aukera eskaintzen dizuegu.
Horretarako, 943180011 deitu edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi eta zuen izena ematea nahikoa da.
Herrian zehar, hondakinak, horretarako dauden eremuetan, era desegokian utzita aurkitzen dira noiznahi. Herritar batzuk, dagokion ontzira sailkatuta bota beharrekoa, horretarako prestatuak dauden poltsatan eta kuboetan ez dute ateratzen eta ontziratzen. Organikoa, poltsa birziklagarrian ontziratu behar dugu, beste plastikozko edozein poltsak izorratu egiten du ondo botako organikoa. Errefusa ateratzeko eguna, astelehena da eta bere kubo grisean atera behar da eta ez edozein poltsatan sarritan zintzilik ikusten ditugun bezala. Herritarren batek etxean kubo grisik izango ez balu, udaletxean eskatu eta emango zaio.
Ontzietatik kanpo ere, herrian zehar, hondakin asko ikusten dugu. Paisaia desitxuratu eta ingurumenari ere batere onurarik egiten ez diolarik.
Herritar, errespetatu dezagun ingurumena eta hondakinak ondo birziklatzen dituen herritarra, denon onurako da eta. Hondakinak gaizki sailkatzea eta erabiltzea ez da inoren mesederako.
Iraganaren garrantziaz jabetuta, oraingo honetan, Ataungo herriak Villafranca herritik emandako desanexioa gertaera historikoa, berreskuratu nahian gabiltza. Iraganaren pasarte historiko honi buruz gehiago jakin eta iragan historikoaren garrantziaz jabetu nahi dugu. Duela 400 urte Ataungo herria Villafranca herritik desanexionatu zen aurretik galdutako autonomi instituzionala berreskuratuz. Gertaera hau dela eta , eta gertakari historiko honi buruz gehiago jakitearen jakin minez Inazio Munduate herritarrak , lan historikoa egin du, pasarte historiko honetako datuak eta gertaeren berri ikertu ditu.
Horregatik, udalaren eskutik deialdi irekia egiten dugu, gertaera historiko honi buruz egindako lana sozializatzeko, Inazio Munduatek egindako ikerketa lan historiko guztiari bidea emateko eta herritarren artean iraganaren inguruan jakin mina sortu eta beharraz jabetzeko. Asmo honekin, talde dinamika bat jarri da martxan eta herritar guztioi, sortuko den dinamikan parte hartzeko dei egiten dizuegu. Hurrengo bilera, urriaren 8an iluntzeko 19:00etan udaletxeko areto nagusian izango da. Gonbidatuta zaudete!