Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
Kultur jarduerak Anduetza parketxean
Zegamako Udalak eta Anduetza Parketxeak, kultur jardueraz beteriko udazkena antolatu dute eta hauei
hasiera emanaz Euskal herri-musika eta soinu-tresnak musika emanaldiaz gozatzeko
parada izango dugu igande honetan. Emanaldi honetan, Juan Mari Beltran hirukoteak euskal
herri-musikako kantu, doinu, dantza eta soinu-tresnen hotsen bitartez euskal herri-musikaren zenbait
alderdi erakutsiko dituzte.
Emanaldia Zegamako Anduetza Parketxean izango da azaroaren 22an arratsaldeko 19:00etan.
Hurbil zaitezte Euskal Herriko ospakizun publiko nahiz familiarretan erabiltzen ziren soinu-tresnak eta
musikak entzutera, bai eta soinu-tresna horiekin sortutako doinu berriak entzutera ere. Bertan, Zegamako
Altzibar baserriko albokariek jotzen zituzten doinuak entzuteko parada izango da besteak beste.
Sarrerak salgai daude Anduetza Parketxean 5€an. Egun berean erosiz gero berriz, 7€ balioko du
sarrerak.
igande honetan, hilak 22, eguerdiko 12:00etan,
30. musika barrokoaren egunetako bat ospatzen da Ataungo San Martin elizan, Oscar Candendo organojolearen eskutik.
JOXEMIEL BARANDIARAN ESKOLAKO
MENDI IRTEERA
2015ko Azaroaren 8an
Irteera, goizeko 9:00etan, San Martingo plazatik
SAN MARTIN – ASTIGARRAGA – ARRONDO – ARINBERRIAGA – SARA
SAN GREGORIO – GAZTIÑERRE - ESPILLA – URRESTARAZUAZPIKOA
AGERRE - HIRUBIDE – SAN MARTIN
7,5 KM
3 ORDU
OHARRA
“Jentilen etorrera”-ko prestaketak direla eta
kiroldegia itxita egongo da azaroaren 5 ostegunetik
azaroaren 9 astelehenera.
*Gimnasioa erabilgarri egongo da baina kanpoko
atea itxita uztea eskatzen zaie erabiltzaileei.
Barkatu eragozpenak.
TAILER DIDAKTIKOA
Azaroak 28 16:30 //18:30 Zentzumenekin jolasten I
Oraingo honetan ikusmena, entzumena eta ukimena zentzumenak landuko ditugu. Bisita multisentsoriala egingo dugu baserrian Soinumapa.net, soinuen mapa baliabide teknikoaren laguntzarekin. Azkenik ukimenarekin jolastuko dugu, gure eskuekin plastilina organikoa eginez.
4 urtetik gorako haurrak dituzten familiei zuzendua.
Tailerren prezioa: 3 euro, deskontuak Famili Txartelarekin. Izen-emateak.
MUNDUKO ONDAREAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Azaroak 14-15
Igandean ospatu zen Hiru Auzoetako eta Mantzaren oroimenezko korrikaldiaren antolakuntza lantaldearen izenean, beraien laguntza eman eta eskeini zuten bolondres guztiei, eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu. Datorren ekitaldian berriro elkarlanean izango garelakoan .... mila esker guztioi.
AURTEN BI EMANALDI EGINGO DIRA
Aurreko urteetako emanaldietan izandako jendetza ikusirik eta kiroldegiak duen aforoa kontutan hartuta.
18:15 – ONGI ETORRIA PLAZAn eta DESFILEA.
19:00 – 1. EMANALDIA
21:30 – 2. EMANALDIA
Sarrerak (doan) eskuragarri, egun berean, arratsaldeko 16:00etatik aurrera kiroldegian bertan eta plazan egongo dira.
http://www.jentilenetorrera.com–en ere aurrez erreserbatzeko aukera izango da.