Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

ATAUNGO UDALAK, IRAILAREN 28AN EGINDAKO EZOHIKO BILKURAN KATALUNIARI ELKARTASUNA ADIERAZTEKO, EHBILDUK ETA HERRIGINTZAK ONARTUTAKO MOZIOA KATALUNIAREKIN BAT, DEMOKRAZIAREKIN BAT

Urte luzeetako prozesu baten baitan eta herritarren gehiengo baten eskariari ateak irekiz, etorkizuna libreki erabakitzeko bitarteko demokratikoz hornitu du Kataluniako herriak bere bidea. Kataluniako instituzio nagusiek herritarren nahiei bide emateko erabaki irmoa hartu dute.

 

Katalunian herritarren borondatearen eskutik eman diren urratsek, Madrilen aldetik indarraren, mespretxuaren eta zaharkitutako legeen ustezko arrazoiarekin erantzun da.

 

Bide demokratikoen aurkako eraso larri honen aurrean, Ataungo Udalak honako mozio hau eztabaidatu eta onartzen du:

 

1.- Udal honek, zilegitasun osoa aitortzen dio Kataluniako Parlamentuak egingo duen autodeterminazio erreferendumari. Izan ere, libreki adierazitako herritarron borondatea da tresna politikorik eraginkorrena edozein herri edo kolektiboren etorkizuna eraikitzeko.

2.- Udal honek, Kataluniar herriaren eta Parlament-aren erabaki burujabeen aurka Espainiar estatutik buruturiko erasoak salatu eta arbuiatzen ditu. Madrilgo Gobernua, epaitegiak eta Auzitegi Konstituzionala ezin direlako Kataluniako herritarren gehiengo zabalak adierazitako borondate demokratikoaren gainetik jarri.

3.-Modu demokratikoan aukeratuak izan diren Kataluniako alkateak deklaratzera deitzea irmoki salatzen dugu. Demokrazia praktikan jartzea ahalbidetu nahi duten alkateak inputatzea deitoratzen du.

4.- Udal honek, Euskal Herria, Katalunia edo munduko gainerako herrietan, herritarren borondate askean oinarrituta garatzen dituzten prozesu politikoen alde egiteko konpromisoa hartzen du.

5.- Udal honek urriaren bateko emaitza errespetatzen du eta Instituzio zein eragileei ere berdina egitea eskatzen die. Horretarako erabaki honen berri, Kataluniako Parlament-eko lehendakariari, Madrilgo Gobernuko presidenteari eta Auzitegi Konstituzionaleko presidenteari ematea erabakitzen du. Gure udalerriko herritarrei ere jakinaraziko zaie erabaki honen berri.

EUSKARA IKASTAROAK

Aurten ere, Euskara ikasi edota hobetu nahi duen herritarrak aukera izango du ikastaroan parte hartzeko. Horretarako, izena eman behar da udaletxean. Izen ematea, IRAILAREN 13tik 22ra bitartean egin behar da. (Bulegoko ordutegia: goizeko 9etatik eguerdiko 2ak arte).

Izena ematen dutenen artean, ondoren, bilera egingo da eta bertan, bakoitzaren egoera ikusi eta Euskara ikastaroaren inguruan behar den informazio guztia eman  eta zehaztuko da.

Euskara ikastera animatu eta erabiltzeko deia luzatzen dizuegu. !!

YOGA – PILATES eta HIPOPRESIBOAK – AEROBIK IKASTAROAK

Aurten ere Ataungo Udalak honako ikastaro hauek antolatu ditu.

Hona hemen ordutegiak:

 

YOGA :     

                     Urriaren 2tik ekainaren 18arte.

                     Eguna : Astelehena.

                    Ordua : 18:00 – 19:30 / 19:30 – 21:00

                    Tokia: Ikastaro gela.

                  Prezioa : 210 €

 

PILATES eta HIPOPRESIBOAK :

                    Urriaren 3tik ekainaren 19arte.

                    Orduak tokiak eta lekuak:

Pilates eta hipopresiboak, ikastaro gelan, asteartea 09:15-10:45

Pilates eta hipopresiboak, ikastaro gelan, asteartea 17:30 – 19:00 / 19:00 – 20:30

Pilates eta hipopresiboak, San Gregorion, osteguna  09:30-11:00

Prezioa : 210 €

 

GAP eta TONIFIKAZIOA :

                  Urriaren 2tik ekainaren 20arte.

                   Eguna eta lekua:

                   San Gregorioko Elkargunean.

                   Astelehena: 18:30 – 19:30

                  Asteazkena: 18:30 – 19:30

                   Prezioa : 260 €

 

FUNKY :

                   Urriaren 2tik ekainaren 20arte.

                   Eguna eta lekua:

                   San Gregorioko Elkargunean.

                   Astelehena: 19:30 – 20:30

                  Asteazkena: 19:30 – 20:30

                   Prezioa : 260 €

 

Ikastaro hauek aurrera eraman ahal izateko, ikastaro bakoitzaren gutxiengo kopurua 8 lagunekoa izan beharko da eta gehienez 14.

Izen-ematea: Ataungo Udala : 943180011. Irailaren 13tik 22ra.

Informazio gehiago: Asier Auzmendi : 678813208

ANTZEZTAUN 2017

ANTZEZTAUN 2017

 

EGUNA

ORDUA

TALDEA

TITULO

LEKUA

OHARRAK

10-06

ostirala

17:00

SARINI CIRCUS

TXORIAK TXORI

Joxemiel Barandiaran Eskola

(Texturik gabe)

Familiarra

10-07

larunbata

22:00

JOSEBA USABIAGA

eta IÑAKI SANTOS

NI ALA ZU

Troskaeta

Taberna

(Euskeraz)

Familiarra

10-21

larunbata

17:00

CIA. TROTAMUNDOS

KUTXA BATEN ISTORIOAK

S. Gregorio

Plaza

(Texturik gabe)

Familiarra

10-22

igandea

17:00

NEREA ARIZNABARRETA

 eta MARIANO HURTADO

EZBERDIN BEZAIN EDER

Udaletxeko

Ganbara

(Euskeraz)

Familiarra

10-27

ostirala

22:00

ANODINO TEATROA

ERBESTE

Artadi Kultur

Elkartea

(Euskeraz)

Familiarra

10-28

larunbata

17:30

HIRU TXILIPURDITAN

IKUSKIZUN IBILTARIA

S. Martin

Auzoa

(Euskeraz)

Familiarra

Ataungo abesbatza

Ataungo abesbatza

Udal agiria


LUR AZPIKO APARKALEKUKO ZOZKETA

Uztailaren 30ean, San Martingo lur azpiko aparkalekuen epea bukatuko dela eta, datorren urterako zozketa egiteko garaia heldu da. Interesa duzuenok, uztailaren21a baino lehen eman dezakezue izena Udaletxean. Zozketa, uztailak 27, osteguna, iluntzeko 19:00etan egingo da udaletxeko pleno aretoan.


UDAL BULEGOAN BERRIKUNTZA LANAK

Udal bulegoan, berrikuntza lanak egin nahi dira eta lan horiek egin ahal izateko, abuztuaren 7tik 15era (biak barne) udal bulegoa itxi egingo da. Udaleko ateak, asteazken eta ostegunean, goizeko 9:00etatik 11:30etara irekiko dira epaitegira datozenentzat bakarrik.

ARANTZAMENDIKO LANGAK

Arantzamendin jarrita dauden langa handiak kotxeentzat giltzaz itxiko dira eta oinezkoentzat langa txikiak jarri dira.

SAN MARTIN ETA SAN GREGORIOKO PILOTALEKUAK

Aurrerantzean, San Martin eta San Gregorioko pilotalekuko argiak, txanponarekin piztuko dira eta sarrerako atea, automatikoki ireki eta itxiko da bere ordutegietan.

XI. BARROKO JAIALDIA 2017

XI. BARROKO JAIALDIAREN EGITARAUA

Kultura batzordea

Ekainaren 14an, asteazkena, arratsaldeko 18:30etan, Kultura batzordea egingo dugu udaletxean. Deialdi irekia izango da.

 “Joxe Martin Apalategi” Ataun Aztergai bekari buruz hitzegiteko eta zuen iritziak jasotzeko bilera izango da.

KIROL ESKAINTZA UDA 2017


- Udako kirol eskaintza 1999-2009 urte bitartean jaiotakoentzat zuzendua da.

-Eskainiko diren kirolak TENISA, BIZIKLETA BIDE GORRITIK, PIRAGUISMOA, AEROBIKA ETA ESKALADA IZANGO DIRA.

○ Tenisa: Uztailaren 10etik 21arte. Goizez. Gutxienez 4 laguneko taldea. Kuota 20€.

○ Bizikleta bide gorritik: Uztailaren 3tik 7arte. Goizez 9:30-12:30. Gutxienez 8 laguneko taldea. Kuota 20€.

○ Piraguismoa: Uztailaren 10etik 14arte. Arratsaldez. Gutxienez 8 laguneko taldea. Kuota 20€ (Lazkaoko presan egingo da)

○ Aerobika: Ekainaren 26tik uztailaren 7arte. Goizez. Gutxienez 8 laguneko taldea. Kuota 20€.

○ Eskalada: Uztailaren 10etik 14arte. Goizez. Gutxienez 8 laguneko taldea. Kuota 20€.

KUOTA BEREZIAK: Kuota haur bakoitzeko 20€ bada ere, familia bereko bi haur direnean, kuota biena 30€ izango da, familia bereko hiru haur edo gehiago direnean, kuota guztiena 40€ izango da. Laguntza edo kuota berezi hau ordea kirol jarduera batentzat izango da bakarrik. Eskaera orrian zehaztu familia kideen kopurua eta izen abizenak. Izena ematearekin batera aurkeztu beharko da ordainketa agiria.

Izen emateko epea: Ekainak 10 izango da.
Ez da epez kanpoko izen ematerik onartuko eta behin ikastaroa hasi eta gero ez da dirurik itzuliko, haur kopuruaren arabera antolatuko bait dira ikastaroak.
Izen emateko lekua: Ataungo Udala 943 180011 eta Auzoetan edo Pakori deituz 669239195 telefonora.
Informazio gehiago nahi izanez gero Pako Urrestarazurekin jarri harremanetan.

ERAIKINEN IKUSKAKETA TEKNIKOAREN INGURUKO INFORMAZIO - OHARRA

Eraikinen ikuskapen teknikoaren helburuak hurrengo hauek dira:

Ikuskapenean begiz hautemandako eta kanpo- zein barne-arrazoien, ohitura txarren, hutsegiteen edo ez mantentzearen ondorioz gertatutako kalteak eta akatsak identifikatzea.
Ikusitako patologien eragile izan daitezkeenen eta eraikinen kontserbazio-egoeraren aurretiko diagnosia egitea.
Hautemandako kalteak eta haien arteko erlazioa sailkatzea larritasunaren arabera.
Kaltearen zenbaterainokoa ebaluatzea, esku hartzeko beharraz erabakitzea, eta esku-hartze mota egokia gomendatzea.
Eraikinaren inguratzailearen elementuen ezaugarriak adieraztea, geroago eraikinaren eragin¬kortasun energetikoa ebaluatzeko.
Eraikinaren irisgarritasun-baldintza teknikoak zehaztea, sarbideetan eta barne komunika¬zioetan, ataritik etxebizitzetako sarreretaraino.

Eusko Jaurlaritzak, Etxebide-ren bitartez, (http://www.etxebide.euskadi.eus/x39-contgen/es/contenidos/informacion/etxecont_ite_general/es_def/index.shtml) Euskal Erkidegoko bizilagun guztien eskura jartzen ditu eraikinen birgaitzea eta Eraikinen Ikuskapen Teknikoa egiteko laguntzak.

Zure jabetzako eraikina 1967ko ekainaren 27a baino lehenago eraiki baldin bazen, jakitera ematen zaizu derrigorrezkoa dela ikuskapen txostena egitea, beharrezkoa izanik horren kopia bat 2018ko ekainaren 27a baino lehenago udaletxean entregatzea.

Jakitera ematen zaizu, baita ere, Ikuskapena egiteko arkitekto eta aparejadoreen zerrenda bat dagoela, eta helbide hauetan jarri zaitezkeela beraiekin kontaktuan:

EUSKAL HERRIKO ARKITEKTOEN ELKARGO OFIZIALA
http://www.coavnss.org/ite/directorio
Paseo de Francia, 11, 20012 Donostia – San Sebastián
Tel: 943 320 194

GIPUZKOAKO APAREJADORE ETA ARKITEKTO TEKNIKOEN EKARGO OFIZIALA
http://www.coaatg.org/listado-tecnicos-ite
Paseo Arbol de Gernika nº 21 accesorio. 20.006 Donostia - San Sebastián
Tel: 943 47 16 16 / Fax: 943 45 57 76

Informazio gehiago:
http://www.coavnss.org/ite/actualidad/0
http://www.coavnss.org/ite/subvenciones
http://www.coaatg.org/area-ciudadana

Ataunen, 2017ko maiatzaren 26an