Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

BANDOA: BIKARIO ETXEA ZABALIK- BARANDIARAN MUSEOA ATE IREKIAK- MEMORIA HISTORIKOA- TELEBISTA ANTENAN ALDAKETAK- HAURRESKOLA ZABALIK URTE OSOAN- UDALAREN INFORMAZIOA BEREHALA JASOTZEKO AUKERA

BIKARIO ETXEA ZABALIK

Bikario etxeko ateak zabalduko ditugu, azaroaren 22an, ostirala, 18:00etatik
19:00etara, nahi duzuen guztiok ikusteko aukera izan dezazuen. Mesedez, autoz etortzen zaretenok San Gregorion aparkatu eta oinez igo gora.

BARANDIARAN MUSEOAN ATE IREKIAK

Barandiaran museoan ate irekiak izango dira ataundarrentzat azaroaren 24an, igandea, eta 30ean, larunbata. Joateko asmoa duzuenok, deitu museora izena emateko 943180335 edo 688895069 telefonora.

MEMORIA HISTORIKOA

Memoria historikoa: “Iragana gogora ekartzen 2012….2019” azaroaren 26an hasiko da, azaroaren 29ko Joseba Tapiaren kontzerturako sarrerak dagoeneko salgai.

TELEBISTA-ANTENAN ALDAKETAK

ITELAZPI sozietate publikoak jakinarazi digu azaroaren 25eko astean zenbait lan egin behar dituela San Martingo LTD hedagailuaren instalazioa egokitzeko. Hori dela eta, telebistak birsintonizatu egin beharko ditugula esan digute: 48 (La1, La2, 24h, Clan, La1 HD eta L2 HD)  eta 54 (Teldeporte, Teledeporte HD, Clan HD, DKiss eta Ten) kanalak itzali egingo dituzte,  eta 22 eta 28 izango dira kanal berriak. Dirudienez, herriko beste hedagailuetan ere aldaketak egiten ari dira,  eta, hortaz, kate batzuk ondo ikusten ez badituzue,   birsintonizatu egin behar duzue.

HAURRESKOLA ZABALIK URTE OSOAN

Gogorarazi nahi dizuegu Ataungo Haurreskola zabalik dagoela urte osoan, eta edozein garaitan daukazuela aukera  0-2 urte bitarteko haurrak matrikulatzeko eta hara eramaten hasteko. Telefonoa: 943.18.03.76

UDALAREN INFORMAZIOA BEREHALA JASOTZEKO AUKERA

Udalaren informazioa berehala eta modu erosoan jasotzeko aukera eskaini nahi dizuegu. Horretarako, martxan ditugu Udalaren Whatsappa (616758758), posta elektronikoa ( E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. ), Twitter eta  Instragam (@ataungo_udala)  kontuak. Whatsappa  informazioa jasotzeko bakarrik denez, zuen telefono mugikorrean Ataungo Udalaren mezuak jaso nahi badituzue, idatzi mezua E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera, izen-abizenak eta telefono-zenbakia emateko, eta  gorde zuen telefono mugikorreko kontaktuetan 616758758 telefono-zenbakia, bestela ez baitituzue mezurik jasoko.