Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

UDAL BANDOA 2019.09.09

YOGA – PILATES eta HIPOPRESIBOAK –

 ZUNBA IKASTAROAK

Ataungo Udalak  ikastaro hauek antolatu ditu ikasturte honetarako:

 YOGA :    

                     Urriak 7- Ekainak 15.

                     Eguna : Astelehena.

                     Ordua : 18:00 – 19:30 / 19:30 – 21:00

                    Tokia: San Martinen, ikastaro gelan

                  Prezioa : 220 €

PILATES eta HIPOPRESIBOAK :

                    Urriaren 8tik ekainaren 16ra.

                    Orduak tokiak eta lekuak:

Pilates eta hipopresiboak, ikastaro gelan, asteartea, 09:15-10:45

Pilates eta hipopresiboak, ikastaro gelan, asteartea,

17:30 – 19:00 / 19:00 – 20:30

Pilates eta hipopresiboak, San Gregorion, osteguna,  09:30-11:00

Prezioa : 220 €

ZUNBA: GAZTEENTZAT ETA HELDUENTZAT

                   Urriaren 10etik ekainaren ekainaren 18ra.

                   Lekua: Ikastaro gelan.

                   Osteguna: 17:00-18:00 (12-16 URTEKOENTZAT)

                  Osteguna:18:00-19:00 (17 URTETIK GORAKOENTZAT)

                   Prezioa : 200 €

 

Ikastaro hauek martxan jartzeko, talde bakoitzean gutxienez 8 lagun  beharko dira eta gehienez 14.

Izen-ematea: Ataungo Udala : 943180011. Irailaren 12tik 25era.

Izena ematean, adierazi, mesedez, dena batera (220/200) edo bi zatitan (110+110/100+100) ordaindu nahi duzun. Bi zatitan ordaintzea erabakitzen baduzu,  eta ikastaroa amaitu baino lehen utziko bazenu, bi zatiak ordaindu beharko zenituzke.

BERDINTASUN BATZORDEAREN BILERA

Berdintasun Batzordeak bilera egingo du, irailaren 10ean, 19:30ean, Udaletxean. Parte hartu nahi duzuen guztiok gonbidatuta zaudete.

HERRI ANTZOKIKO ETA GAZTELEKUKO DINAMIZATZAILEA KONTRATATZEA

Pertsona bat kontratatu behar dugu egun erdiz, herri antzokiko eginkizunak (filmen aukeraketa eta proiekzioa,  komunikazioa, kultur ekintzen antolaketa…) eta Gaztelekuko dinamizazioa gauzatzeko.

Interesatuta zaudetenok, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan eman beharko duzue izena, irailaren 20a baino lehen.

Han emango dizkizuete xehetasun guztiak (betebeharrak, ordutegia, soldata…).

EUSKARA IKASTAROAK

Euskara ikasteko edo hobetzeko laguntza emango du Udalak ikasturte honetan ere. Ikastaroren bat egin nahi baduzu, eman izena udaletxean, IRAILAREN 12tik 25era.

Taldea osatzen bada, Ataunen bertan emango dira klaseak, eta, bestela, inguruko euskaltegiren batera joan beharko da.

Dirulaguntza jasotzeko, hiru baldintza hauek bete beharko dira:

- Ataunen erroldatuta egon.

- Klaseetan % 80ko asistentzia.

- Azpimaila bat gainditu.

Animatu eta parte hartu!

IGERILEKUETAKO AGIRIAK AURKEZTEKO EPEAK

Irailaren 23tik 27ra bitartean aurkeztu beharko dira Lazkaoko eta Etxarri- Aranazko igerilekuetako ordainagiriak (edo urte osoko kuotaren agiria) udaletxean, %20ko dirulaguntza jaso ahal izateko. Horretarako, ordainagiriekin batera, bakoitzaren kontu korronte zenbakia ekarri beharko da.

LIBURUTEGIA TXUKUNTZEN

Liburutegian ematen den zerbitzua hobetzeko, hainbat lan egin behar dira, eta iraila baliatu nahi dugu horretarako. Beraz, lan horiek bukatu bitartean, liburutegia itxita egongo da.

EGUNEKO ZENTROA

Eguneko zentroa martxan jartzeko lanean ari gara. Egunak eta orduak erabiltzaileekin adostuko ditugu, eta zenbateko bat ordaindu beharko dute  erabiltzaileek. Interesaturik bazaude, jarri harremanetan gure gizarte laguntzailearekin (Miren), edo deitu udaletxera (943180011), irailaren 17a baino lehen.

BATZORDEETAN PARTE HARTZEKO IZEN-EMATEA

Ari gara batzordeak osatzen. Gogoratu, parte hartu nahi baduzu, udal bulegoetan eman behar duzula izena (943180011; E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. ). Izen-abizenez gain, adierazi zein batzordetan parte hartu nahi duzun, eta eman zure telefonoa eta posta elektronikoa.  IRAILAREN 15a izango da azken eguna.

BASOGINTZARI BURUZKO HITZALDIA

“Egungo basogintza politikaren analisia eta etorkizunerako arauak; baina non daude gure basoak?”

Eguna: irailak 12

Ordua: 19:00ak

Lekua: Udaletxeko ganbara

Hizlaria: Urtzi Goiti Ugarte (Biologian lizentziaduna eta doktorea)

Antolatzailea: Otsotarrak Elkartea

Laguntzaileak: Ataungo Udala, Goierriko Baratza, Biolur