Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

GARBITZAILEA KONTRATAZEA - ENTZUMEN PROBAK - BASERRI-BIDEAK GARBITZEA - ORGANO JAIALDIA

GARBITZAILE BAT KONTRATATZEA

Ataungo kiroldegiaren garbiketa-lanez enpresa bat arduratu izan da orain arte.  Udalak erabaki du langilea zuzenean kontratatzea aurrerantzean.

Lan honetan interesatuta zaudetenok Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan eman beharko duzue izena, uztailaren 22tik abuztuaren 16ra (biak barne)

Langilearen betebeharrei eta lan-baldintzei buruzko informazioa (lansaioa, ordutegia, soldata…), Lanbiden emango dizuete.

 2019ko irailaren 2an hasiko da lanean.

 

ENTZUMEN-PROBAK

Entzumena galtzearekin lotura duten zailtasunak eta sintomak antzemateko, test bat egiteko aukera eman digu AUDIOTECHNO enpresak. Bost bat minutu irauten duen proba da, eta dohainik egiten dute.

EGUNA: uztailak 30, asteartea

ORDUA:10:30-13:30

LEKUA: Atsedentoki

San Gregorio auzoan irailean egiteko konpromisoa hartu du enpresak.

 

BASERRI-BIDEAK GARBITZEN

Urtero garbitzen dira baserri-bideak, eta datorren astean ekingo dio lan horri Oiartzungo Berdabio Basogintza enpresak. Guztira 32,5 km dira, eta pare bat aste beharko ditu lana burutzeko. Inguruan tokatzen bazaizue, izan pazientzia pixka bat, mesedez.

 

ORGANO BARROKOAREN JAIALDIA

Ataungo organo barrokoaren nazioarteko XIII. jaialdiak bi hitzordu ekarri dizkigu aurten ere: uztailaren 20a eta abuztuaren 4a. Aukera paregabea daukagu organo zaharraren soinuaz eta puntako musikari nahiz abeslariez gozatzeko. Bi kontzertuak San Martingo elizan izango dira, eta hauxe da egitaraua:

Uztailak 20, arratsaldeko 6etan:  

Ana Belen Garcia- organo-jotzailea

Mixel Ducau- ahotsa, gitarra, ttunttuna eta alboka

Thierry Biscary- ahotsa eta perkusioa

Eate abesbatza

Abuztuak 4, arratsaldeko 6etan:

Andres Cea- organo-jotzailea