Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

ATAUNGO GABONETAKO IV PELOTA TXAPELKETA

Datorren abenduaren 28, 29, 30, eta urtarrilaren 2, 4 eta 5ean, ohiko den bezala, Ataun San Martingo Auzoeta kiroldegian Gabonetako IV Pelota Txapelketa ospatuko da. Txapelketa hau Ataungo Kirol Elkarteak antolatzen du eta Ataungo Pelota eskolako umeek (osora 35) parte hartuko dute Goierriko (Lazkao, Olaberria, Zaldibia, Ordizia, Beasain, Ormaiztegi, Segura eta Zegama) beste herrietako pelota eskoletako umeekin batera. Guztira, 139 haurrek eman dute izena. 2007-2002 urteen artean jaiotakoak parte hartu dezakete eta eskuz jokatuko da, mutilak eta neskak.

Finalak, urtarrilaren 5ean izango dira, goizeko 10etatik aurrera eta txapelketan parte hartzen duten guztiei otordutxo bat emango zaie.