Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

20.KORRIKA

20.KORRIKA hemen dugu eta KORRIKAri laguntza eman nahian herrian batzordea sortu da. Norbaitek ekarpenen bat edo batzordean parte hartu nahiko balu , hementxe dituzue zehazturik izendatu diren bilera egunak:

BILERA EGUNAK

NOIZ/NON

OTSAILAK 21, 17:30ean,San Gregorioko elkargunean.

NOIZ/NON MARTXOAK 7, 17:30ean, udaletxean.
NOIZ/NON MARTXOAK 21, 17:30ean, San Gregorioko elkargunean.

  

NOLA LAGUNDU DEZAKET/DEZAKEGU?

➔ Herrian antolatuko diren kultur-ekitaldietan parte hartuaz.

➔ Korrika laguntzaile izanaz ( norbanakoak 12€ ordainduaz ekarpena egin)

➔ Lantegi zein zerbitzuek Korrika lagun eginaz.

➔ Lekuko eramaile izateko Kilometro ekarpena eginaz.

➔ Arropa erosiaz.

➔ KORRIKA TXIKIAn parte hartuaz

➔ KORRIKAn parte hartuaz.

NOIZ PASAKO DA 20. KORRIKA?

Goierrin apirilaren 8an sartuko zaigu:ostiraletik larunbaterako gauean.

ARROPA SALMENTA

NOIZ: otsailaren 24an,

17:30-19:30

NON: Udaletxeko arkupean

Zatoz eta parte hartu!!!

Ataungo KORRIKA batzordea