Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

JOXEMIEL BARANDIARAN HI - ESKOLA KIROLA

 

GIPUZKOAKO BANAKAKO ATLETISMO TXAPELKETA

 

Orain dela aste batzuk, Tolosako Berazubi estadioan jokatu zen Ikastetxeen arteko Gipuzkoako atletismo txapelketa aipatu genuen eta bertan, Joxemiel Barandiaran eskolako  mutilak irabazi zuten txapelketa. Joan den igandean ospatu zen Gipuzkoako Atletismoko banakako alebinen txapelketako hirugarren eta azkeneko jardunaldia. Txapelketa hauek,  Elgoibar, Arrasate eta Irunen ospatu dira, eta bertan Ataungo Joxemiel Barandiaran Eskolako neska-mutilek parte hartu dute. Denera, sei lagun izan dira (bost mutil eta neska bat) parte hartu dutenak, oso emaitza onak lortuz (10 domina). Azpimarratzekoa, nesketan, Maddi Urrestarazuk, lau domina lortu dituela (Hiru urrezkoak eta brontzezko bat).  Gipuzkoako txapelketa eskuratu du Pisu jaurtiketan, Vortex eta Pilota jaurtiketan. Mutilen artean, Aimar Aierbek, bost domina lortu ditu (bi zilarrezkoak, 2000 metroko lasterketa eta Vortex jaurtiketan,  eta  beste zenbait probatan, hirurak brontzezkoak). Baita ere, Jagoba Apalategik, jauzi hirukoitzean,  zilarrezkoa lortu zuen. Hauez gain, Markel Galparsoro, Eneko Imaz eta Aratz Lasak parte hartu zuten zenbait probatan, emaitza oso onak lortuz.  Aurtengo ikasturteari bukaera emateko, hil honen 22an, proba konbinatuetako Gipuzkoako txapelketa ospatuko da Donostian, eta bertan, gure atleta gaztetxoek parte hartuko dute. Ea, orain arte bezalako emaitza onak lortuz jarraitzen duten.