Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

JOXEMIEL BARANDIARAN HI - ESKOLA KIROLA

 

 

 GIPUZKOAKO IKASTETXEEN  ARTEKO ALEBINEN  TXAPELKETA:

JOXEMIEL BARANDIARAN ESKOLA,  ALEBIN MUTILETAN TXAPELDUNAK

Joan de apirilaren 17an, Tolosako Berazubi estadioan, Gipuzkoako Atletismoko Ikastetxeen arteko alebinen txapelketa jokatu zen. Bertan, Ataungo Joxemiel Barandiaran Ikastetxeko alebinak,bai neskak eta bai mutilak parte hartu zuten, oso emaitza onak lortuz. Ataungo Neskak, bi talderekin oso paper polita egin zuten 15. eta 20. postuak eskuratuz. Eta mutilak, lehen postua lortu zuten ikastetxeen artean, Elgoibarko Iturburu eta Tolosako Samaniegoren aurretik. Egun berean, antolakuntzaren akats bategatik, ataundarrak hirugarren postuari dagokion saria jaso zuten,  baina ikastetxeko arduradunak erreklamatu ondoren, txapeldunari dagokion kopa jaso dute aste honetan. Eskolan ateratako argazkian agertzen dira mutilen taldean parte hartu duten 5. eta 6. mailako mutikoek . Ezkerretik eskubira, Udai, Xiker, Markel, Jagoba, Anartz, Aratz, Eneko eta Aimar. Horrez gain, hiru igandeetan zehar banakako Gipuzkoako alebinen txapelketak ospatuko dira, eta Elgoibarren egindako lehen jardunaldian, ataundarrak hiru domina lortu zituzten. Urrezko domina eta Gipuzkoako txapelduna, Maddi Urrestarazu izan zen  Vortex jaurtiketan; Espezialitate berean,  Aimar Aierbek, zilarrezkoa lortu zuen eta 2000 metroko lasterketan, brontzezkoa. Ea hurrengo bi jardunaldietan domina gehiago ekartzen dituzten gure neska-mutilak.