Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Festetako egitaraua 202015

IRAILAK 3, OSTEGUNA SAN GREGORIO EGUNA

Egun guztian zehar HERRIKO TRIKITILARIAK auzoa alaitzen.

Goiz partean, SALDA BEROA Pelotazale elkartean.

11:00 MUS TXAPELKETA AZKAR HERRIKOIA (saritua). (Edozein adineko herritarrak parte har lezake)

12:00 TXUPINAZOA Elkarguneko balkoitik.

Ondoren, haurrentzako TOKA TXAPELKETA HERRIKOIA (16 urte arte).

12:30 Helduentzako TOKA TXAPELKETA HERRIKOIA.

14:00 HERRI BAZKARIA Zelai frontoian. (Txartelak aurrez eskuratu ohiko lekuetan)

17:00 BINGOA Zelai frontoian.

18:00 OTSOAK DANTZA TALDEAren saioa museotik plazara.

21:00 HERRI AFARIA bertsolari eta trikitilariekin Artadi elkartean. (Txartelak aurrez eskuratu ohiko lekuetan)

Ondoren, ERROMERIA goizeko ordu txikiak arte.

 

IRAILAK 4, OSTIRALA KUADRILA EGUNA

Egun guztian zehar MALABABA TXARANGA auzoa alaitzen.

14:00 KUADRILEN JUNTAIZOA plazan, TXURIZ JANTZITA ohiturari jarraituz.

14:30 KUADRILA BAZKARIA Zelai frontoian. (Txartelak aurrez eskuratu ohiko lekuetan)

Arratsaldean, TXOKOLATE BEROA banatuko da Lauztiturrieta elkartearen laguntzaz.

19:00 ASTO KARRERA HERRIKOIA. Sari ederrak izango dira. (Antolatzaileak ez dira gerta daitezkeen ezbeharren arduradun)

20:00 ETXEAN NAHI DITUGU kalejira plazan.

Jarraian, ROCK KONTZERTUA Artadi elkartearen eskutik.

21:00 KUADRILA AFARIA Zelai frontoian. (Txartelak aurrez eskuratu ohiko lekuetan)

24:00 JOXE REPLAY taldearen saioa plazan.

01:30 EZTEN GIRO erromeri taldea goizaldera arte plazan.

 

 

IRAILAK 5, LARUNBATA HAURREN EGUNA ETA MOZORRO FESTA

12:00 TXUPINAZOA.

Ondoren, MARRAZKI JARDUERA eta AURPEGI MARGOKETA Zelai frontoian.

Bazkal aurretik buruhandiekin kalejira.

14:00 HAURREN BAZKARIA (doakoa). (Izena eman aurrez ohiko lekuetan)

15:00 PUZGARRI eta JOLASAK haurrentzat.

16:00 PLATER JAURTIKETA Lauztierrekan.

17:30 GAZTE KONKISA.

Talde bakoitzak 7 probako zirkuitu bat osatu beharko du.

Partehartzaileak 12 urtetik gorakoak izango dira.

Ordu eta erdiko iraupena izango du.

Probak: eskalada, saskibaloia, errekan igoera, …

18:00 Haurrentzako ASKARIA Sutegi tabernaren laguntzaz.

Jarraian, HAURREN ETA HELDUEN MOZORRO FESTA.

19:00 GARILAK 26 taldearen musika emanaldia iluntzeko 9ak arte.

21:00 PINTXO AFARIA Zelai frontoian. (Txartelak aurrez eskuratu ohiko lekuetan)

Afal ondoa ULUKA taldeak goxatuko digu.

00:00 GARILAK 26 taldearen bigarren saioa ordu txikiak arte.

02:00 HELDUEN MOZORRO LEHIAKETAKO SARI BANAKETA.

IRAILAK 6, IGANDEA

11:30 PELOTA PARTIDUAK Zelai frontoian Pelotazale elkartearen laguntzaz.

13:00 KANTU POTEOA auzoan zehar.

18:00 Hiru Txilipurditan taldearekin elkarlanean:

NELUMBO zirko antzerki instrumentala ikuskizuna Zelai frontoian.

Bertan herriko zirko eskolako kideek ere parte hartuko dute.

Ondoren, HARTZEK EZ DUTE ZIRKOAN EGON NAHI antzezlana antzerki eskolakoen eskutik.

20:00 GAZTA DASTAKETA ardoaz lagunduta Zelai frontoian herriko trikitilariekin.