Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Otsaileko azken ostiralerako planik onena Ataunen

 

Otsailaren 22an jaialdi umoretsua izango da Ataungo Herri Antzokian Ataun Irratiaren eskutik.

Duela sei urte hasi zen Ataun Irratiaren proiektua, 2013ko martxoaren 15ean zehazki. Ibilbide gorabeheratsua izan arren, gogor eutsi eta aurrera eginaz jarraitu du proiektuak azken urte hauetan. 6.urteurrenera iristear gauden honetan, jaialdi bat antolatu dugu orain arteko ibilbide honetan lagundu diguten guztiei eskerrak eman ahal izateko.

Jaialdia, 2019ko otsailaren 22an izango da Ataungo Herri Antzokian. Bertan Euskal Herriko musikari, abeslari, aktore eta herritarrek hartuko dute parte. Hauen denen artean: Xabier Saldias, Zuriñe Hidalgo, Sara Zozaya, Maider Zabalegi, Julen Alonso, Iñigo Txapelpunk, Monika Arratibel, Otsoak Dantza taldea eta Ioar Aizpurua izango ditugu.

Herri Antzokiko jaialdi honetara joateko, aurrez izena ematea nahitaezkoa izango da. Izen ematea, zabalik duzue jada Ataun Irratiaren webgunean eta Ataungo Troskaeta tabernan. Behin izena emanda, jaialdira iristen zarenean, 3,50€ ordaindu beharko dituzu sarrera bakoitzeko.

Jaialdia telebistako saio baten antzerakoa izango denez, grabaketak egiten egongo gara edozein unetan. Saio hau, zuzenean ikusteko aukera izango duzu Martxoaren 17an iluntzeko 21:00etan Ataun Irratiaren webgunearen bitartez. Animatu eta zatoz!